Aipu bat Kantabrian

Hamen Ana, ni aittatzen!

Jode, zelako ilusiñua egin destan honek! Iñoiz aittatu dot hamen Ana Gacimartin lankidia, eta azken urtietan gure lanbidiak izaten diharduan aurrerakuntzian barruan egitten dabillen ekarpenak. 2022ko ekaiñan 3an Kantabriako lagunak Ariketa Terapeutikuari buruzko jardunaldi batzuk antolatu dittuez, eta bertan hitzaldi entzutetsu bat emon dau Anak.

Hamen dozue bideo osua entzutzeko aukeria: interesgarrixa, lankide zein pazientiendako, gugandik zer espero leikian ezagutzeko.

Hor nekan gordeta, berau entzutzeko astixa hartzeko zain. Eta egin dotenian… hara nun topatzen doten neuri egindako aipu bat! 01:15:45 miñittuan entzun zeinkie; Twitterren egindako mezu truke baten harira da, blog honetan bertan aittatu izandako gai bati buruz hain zuzen be: 1980 hamarkadako gure aintzindarixen lan estilua, bere garaian arbuiatu genduana, eta oin berreskuratu biharrian gabizena.

https://twitter.com/FisioHockey/status/1372108866461315072

Ohore haundixa, benetan.

Hamen Ana, ni aittatzen!

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*