Antxiñako estiloko kirolarixei

Eusebio Lopategi "Agarre". Argazkia: Juan San Martin 1971

Kirolarixen hezkuntzia, entrenamendu motak, elikaduria… urterik urte aldatuz juan dira. Halan be, batzu antxiñako mentalidadiari eusten detse, batek daki ze arrazoingaittik (tradiziñua, sena, umetan ikasittako gauzak…). Artikulu honetan entrenamendu progresibo eta planifikauen alde egitten saiatuko naiz, argumentu sinple bakarra emonda: kirol frogetan emaitza hobiak lortuko dozuzela.

Mentalidade aldaketa horren erakusgarrixa da, adibidez, kirolarixan elikaduria: XX gizaldi hasieran, proben aurretik hartu biharreko jateko prototipikua babagorrixak eta txuletia ziran. Elikadura azalpenak nik baiño gehixago dakixenei emoten lagako detseguz: baiña nere ustez, gaur egunian kirolari dan-danak dakixe kontua ez dala kaloria askoko jatekuak hartzia bakarrik; hori bezain inportantia, edo gehixago, da hórrek jatekuok orekatuak eta dijeritzeko errezak izatia. Beraz, gaur eguneko kirolarixen jatekuan prototipua asko aldatuta dago ordutik hona: proteina asko, koipe gitxi, pasta, arroza etabarrak…

Entrenatzeko forman be, aldaketak haundixak izan dira antxiñatik hona; hori eliteko kirolian igartzen da batez be. “Kaleko” kirolarixetan, barriz, ez hainbeste. Hau da: kirolari amateurren artian elikadura ohitturak errez zabaldu badira be, entrenamendua planifikatzeko ohitturiakin ez da bardiña gertatu (ondiokan). Batzuk badabiz, jakiña (emaitzetan igartzen da) baiña ondiok kirolari asko dabil lehengo babagorri-txuleta-pesak-egittera-ja-ta-apurtu-arteko eredu horrekin buruan. Guk behintzat asko topatzen doguz; izan be, halan dabillen pertsonak, emaitza kaskarraguak izatiaz gain, beti amaitzen dabe gure kontsultan (lesionauta).

Poliki-poliki, halan be, jentia badoia ikasten. Batez be lesiño asko izan dittuan jentiari gertatzen jako hori; era batera entrenau, edo bestera entrenau, azkenian konturatzen dira kirola apurtu arte egitten dabizenian, emaitza txarraguak lortzen dittuezela Behobia-SS eta halakuetan… eta ustez suabiago dabizenian, barriz, Quebrantahuesuak, Zegama-Aizkorrixak eta parian jartzen jaken edozer egitteko kapazak bihurtzen dirazela. Esperientzia gradua dala diñue.

Gu, baiña, ez gara horrekin konformatzen; jentia intelijentia dala pentsau nahi dogu, eta gazte-gaztetandik gauzak ondo esplikau ezkeriok, ulertzeko kapazidadia dakela. Orduan… zertarako itxain biozu 40 urte izan arte gauzak ondo egitten hasteko, 20 urtekin hasi bazeinke?

"Ja-ta-apurtu-arte-erredios" style.

«Ja-ta-apurtu-arte-erredios» style.

Taula pare bat prestau dittudaz, goixan esandako berba aspergarrixak modu grafiko eta bizkorrian ikustarazteko: lehelenguak karga eta frekuentzia maximuan egindako entrenamendua irudikatzen dau; bigarrenak, barriz, planifikaziño progresibuakin eta deskantsuak errespetauta lortzen dirazen emaitzak. Kolumna gorrixak, 3 hillabetian zure forma fisikuak egingo daben gitxigorabeherako progresiñua irudikatzen dabe.

Ariketa planifikaua eta progresibua.

Ariketa planifikaua eta progresibua.

Argi dago, kanpeon? Ja-ta-apurtu-arte motako entrenamenduekin emaitza kaskarraguak lortuko dozuz, planifikaziño progresibo batekin baño. Beraz… prestatzaile fisikuari kasu gehixago egin! Esaten gabizen guztia jakiñeko gauzia da berandako-eta.

Oharra: grafika hau bakar-bakarrik errendimenduari buruzkua da. Suposatzen da lesiñorik ez dozula izango (hala balitza, forma fisikua beherengo maillara jaitsiko litzake), eta beroketak/luzaketak egingo dozuzela (hala ez bada, lesiño gehixago izango dozuz).

1 Trackbacks & Pingbacks

  1. Entrenatzeko modu obsoletuak | Aixebe & Abante Fisioterapia

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*