Arnasa, herniak eta odoluzkixak

Guregana datozen pazientiak badakixe asko insistitzen dogula arnas egokixan garrantzixakin: sabelakin hartutako arnasa. Honen onurak ezin konta ahalakuak dira, baiña gaur hiato hernixia dakan paziente bati emondako azalpenak kontau nahi detsuet. Maria, kasu gehixenetan lez, ez da motibo horrengaittik etorri: bera gerriko min batengaittik etorri da. Halan be, anamnesis edo historia klinikua egittian laster agertu da arnasan arazua, hiato hernixia eta, Marian harridurarako, ixilpian sufritzen zittuan odoluzkixak be. Hori azaltzeko (eta konponbidia ulertzeko), toraxa hauspo modura irudikatu bihar doguz: diafragmia kizkurtzen danian, toraxian presiño negatibua sortzen da (hutsune bat), eta horrek haizia sartzia eragitten dau; diafragmia errelajatzian, barriz, birikixen gaiñeko presiñua igotzen da, eta honek haizia kanpora bultzatzen dau. Bigarren maillako efektu modura, inguru abdominalian, presiño-joko hau alderantziz gertatzen da: bularrian presiñua bajatzian, sabelan haundittu; eta bularrian igotzian, sabelian bajatu. Honek sabeleko erraixetan halako bonbeo efektu bat eragitten dau, bertako funtzionamendua errezten dabena. Baldintza normaletan (ume baten kasuan, adibidez) hauxe gertatzen da, eta dana ondo doia. Zer pasatzen da arnas mekanikia aldatuta dakagunian? Hau adibidez estresan eragiñez gertatu leike (nagusi askoren kasua da): arnasa ez dogu diafragmiakin hartzen, sahietsekin baiño. Horretara, birikixetan presiño negatibua lortzen dogu, bai; baiña sabeleko bonbeo efektu hori galduta. Halan, inguruko abdominaleko erraixen gaiñian presiño positibua ezartzen da eten barik; ez da indar haundixa, baiña arnas joko egokixak ekartzen daben hutsune txandakatu horren barik, pizkaka pizkaka, presiñuak erraixak abdomenetik kanpora bultzatzen dittu. Egoera hau urte askuan mantentzen danian, erraixok fisikoki abdomenetik iges egitteko joeria erakutsiko dabe. Eta nundik egingo dabe iges? Erresistentzia gitxien erakusten daben pasabidietatik: esofaguan hiatua, eta… ipurdiko zulua.

Bideuari lotura zuzena: https://youtu.be/dGHD1yIEkFA

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*