“Askotan, fisioterapia holistikoa izaten da soluzioa”


Argazkiak.org | Artizar 2007 © cc-by-sa: txikillana


Oier Gorosabelek 1996tik egiten du lana Markina-Xemein, Ondarroa eta Mutrikun eta sei fisioterapeutez osatutako lan taldea gidatzen du. Terapia konbentzionalari ikuspegi globala gehitzea da beraien berezitasuna, beste zentruen aldean.
G. Hasieratik hona, zer aldatu da zuen lan egiteko eran?
E. Lehen terapia konbentzionala egiten genuen bakarrik: masajea, ultrasoinuak, elektroterapia… baita orain ere, horixe baita onena lesio larrien kasuan. Baina 12 urtetan kurtso asko egin ditugu eta teknika berriekin tratamenduak holistikoki antolatzeko aukera dago.
G. Zer da fisioterapia holistikoa?
E. Tratamendu globalak dira. Sintoma hutsak tratatzea ona da lesio akutuetan, baina lesio kronikoetan ez da gaitzaren sustraia ukitzen, eta mila masaje hartuta ere mina beti bueltan etortzen da. Kasu hauetatik askotan, fisioterapia holistikoa izaten da soluzioa: muskulo minduaren sustrai nerbiosoak, inguruko giltzadurak, erraiak ongi aztertu behar izaten dira harekin batera tratatzeko. Emaitzak hobeak eta iraunkorragoak dira, baina esperientzia behar da horrela lan egiteko.
G. Zer tratatu daiteke fisioterapia holistikoagaz?.
E. Terapia konbentzionalarekin tratatu daitekeenaz gain (bizkarreko minak-eta), aukera asko daude: masail-hezurra, eztarria, bihotza, dijestiboa, ginekologia, pediatria, buruko minak, begiak, belarria… jendeak imajinatu ere ez du egiten hau guztia esku terapiarekin eta botika barik tratatu daitekeenik.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, 2008ko Urrixa

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*