Aztal-beharriaren artrodesia

Zuek bezala konfinaturik, fisio edo kinesiterapeuta naizen neurrian, niretako etxean den jende oroer laguntza ematea plazer handia da. Hori dela eta, gaur zenbait aholku ematera nator aztal-beharria edo orkatila artrodesaturik duen bortuz gaintiko lagun bati. Bertze norbaitentako ere baliagarria izan daitezkeenez, blogean ezarriren ditut.

Artrodesi bat, funtsean, artikulazio baten mugimendua ezabatzea da interbentzio kirurgiko baten bidez. Kasu gehienetan, mina kentzeko erabiltzen da beste tratamenduek huts egin dutenean. Nahiko eraginkorra izaten da: artikulazioaren mugimendua kentzearekin batera, mina modu nabarmenean hobetzen da.

Horregatik, artrodesi batean egin beharreko kinesiterapia tratamendua ez ohi da artikulazio horretara zuzentzen. Aztal-beharrira itzuliz, hark egiten ez duen mugimendu hori goiko eta beheko artikulazioek beteko dute: behatzak, belauna… Horrekin batera, zangoak eta are bizkarrak ere, beraien mugimenduak egoera berrira egokitu beharko dituzte. Hori ez da txarra! Gorputzak hori eta gehiago egiteko ahalmena baitu. Kontua hauxe da: gorputza modu desberdinean erabiltze honen ondorioz, aztal-beharriaz ez beste artikulazioek dutela mintzeko aukera.

Horretara, artrodesi batean, tratamenduaren zatirik handiena gorputzaren egoera orokorra hobetzera zuzenduta dago. Gure lagunaren kasuan, behatzetako, belaunetako, aldaketako eta bizkarreko indarra eta malgutasuna landu beharko genuke; horiek sendotzea, artrodesatutako aztal-beharriari laguntzea izanen baita. Hona hemen hori egiteko ariketa-sekuentzia posible bat. Atxik lanari, Ramuntxo!

Ariketak eta irudiak prescripciondeejercicio.com webgunearen baliabideak erabiliz atera ditut.

 

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*