Belauneko meniskuei buruz, radixuan

Irudixa: Bilbo Hiria.

Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Saiua entzutzeko, hamen.

Gaurkoan belaunaren funtzionamendua eta lesioen inguruan mintzatu da Oier Gorosabel fisioterapeuta. Belaunak baino esfortzu gehiago jasan beharra duten giltzadura gutxi daude gorputzean, eta, horregatik, lotailu eta tendoi sendoz babestutako artikulazioa da, mugimendu txar batek ez dezan giltzadura kontrako lekura eraman. Hala ere, belaunak mugitzeko ahalmen handia gordetzen du, gutxi gorabehera 160 gradu flexioaren eta hedakuntzaren artean eta 40 bat gradu biratzerakoan (azken hori belauna flexioan dagoenean bakarrik). Deskribatutako mugimendu ahalmena izateko belaunak oso diseinu konplikatua du: mugimendu-ardatz aldakorra, egitura trinko eta malguen konbinazioa, femur eta tibia hezurren arteko inkongruentzia…

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*