“Beste tratamenduekin mina kendu ezinda dabiltzaten pertsonak hartzen ditut”


Argazkiak.org | Subclavius muskulua, Jones teknika © cc-by-sa: txikillana

Oier Gorosabel FisioLanTaldeko zuzendariak txandaka pasatzen ditu kontsultak Markina-Xemeinen eta Ondarroako zentruetan. Batez ere esku terapiak erabiltzen ditu gure gorputz nekatuen minak arintzeko.
G. Zein izaten da zure lana Akromion eta Aixeben?
E. FisioLanTaldean mota guztietako pazienteak hartzen baditugu ere, ni neu kasu kronikoetan espezializatuta nago. Beste tratamenduekin mina kendu ezinda dabiltzaten pertsonak hartzen ditut, eta lana holistikoki egiten dut batez ere: sintometatik harantzago joanda, gaitzaren sustraiaren bila aritzen naiz, gorputz osoa kontuan hartuta.
G. Nolako kasuak ikusten dituzu?
E. Jende gehiena bizkarreko minarengaitik etortzen zait (hernia diskalak etabar) baina gero eta gehiago ikusten ditut erraiak: bihotza, dijestio aparatua, birikak, gibela, giltzurrunak… gorputzeko min errebelde gehienen atzean hauen desoreka txikiak egoten baitira, eta esku terapiari ondo erantzuten diote. Begiak, masail hezurra eta eztarriko arazoekin ere emaitza onak izaten ditut.  Eta buruko minekin, eta ume jaioberriekin… gauza askotan ibiltzen naiz, ikusten duzunez.
G. Zein teknika erabiltzen duzu hoietarako?
E. Teknika asko; fisioterapia titulua atera ostean hamasei urte pasa ditut kurtsoak egiten, kontu egizu… Kasua ondo aztertu egiten dut lehenengo, gero teknika egokienak aukeratzeko. Gehienetan eskuak erabiltzen ditut bakarrik, asko gustatzen baitzait lan egiteko modu hau.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, 2009ko Zezeilla

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*