Bihotzerria (hiatoko herniak)

Diafragmia: muskulu guztiz estrategikua

Diafragman bueltan (Ekialdeko medikuntzetan hara esaten jakon inguruan) korputzeko egittura garrantzitsuenak biltzen diraz.

Gorputz eta goguandako gune guztiz estrategikua da, onerako eta txarrerako. Etara kontuak: Japonen, iñork bere burua akabatu nahi dabenian hara-kiri izeneko maniobria egitten dau (hara hiltzia).

Guk ostera, ezpatia sartzia barik, inguru hori zaintzia proposatzen detsuegu. Guk egindako esku-bihar leunakin eta zuk egindako ariketa errezekin, arazuari bueltia emoten hasiko gara. Lehelen-lehelen hobetuko dana, bihotzerria.

Hiatoko herniak, bihotzerria, sabeleko korapillua…

Diafragma muskulua arnasan motor nagusixa da.

Halan be, nerbixo sisteman barruan paper berezixa daka, sistema sinpatiko eta parasinpatikuan arteko orekian eragille nagusixenetakua dalako (estres / errelajaziño ziklua).

Eta, jakiña, errai dijestibuen funtzionamendu egokixan be papel garrantzitsua betetzen dau

¿Zelan lagundu leike fisioterapiak?

Arazuan eboluziño naturala deskribau dogu, baiña pazientiak edozein fasetan etortzen jakuz kontsultara. Horretara, pertsona bakotxan kasua aztertu bihar da, fisioterapia egokixena erabakitzeko. Prozesuan lehelengo fasietan dagozenak (lantzian behingo bihotzerriak-eta) tratatzeko errezenak dira, eta askotan zirkulaziñua eta arnasa normaltzia nahikua izaten da arazuari bueltia emoteko. Hortik aurrera, tratamendua be desorekian neurrikua izango da: sabelan presiñua jaisteko ariketak, hiatoko egitturen tentsiñua orekatzia… Kasu larrixetan, hernia jaisteko maniobrak be erabiltzen doguz, bestelako tratamenduetan arittu leikezen medikuekin elkarlanian.

Ondoeza hobetzia erreza dan arren, esan bihar da funtsezko arazua ez dala hain errez konpontzen. Izan be, urte luzietako ohitturak eta desorekak aldatziaz dihardugu, eta pertsona guztiak ez dabe horretarako gogorik edo ahalmenik izaten. Halan be, bide horretan saiatzera animatzen zaittuegu, zuen bizitzan kalidadia zalantza barik hobetuko dalako; eta kontrako kasuan, botiken eta kolore guztietako terapeuten bendian egongo zarielako bizitza osuan.

Arnas egokixan garrantzixa

Arnasa hartzen dogun bakotxian diafragma muskuluan kontrakziñuak bularrian presio negatibua sortzen dau, eta sabelaldian presiño positibua. Horrek birikixetan haizia sartu eragitten dau, eta diafragma errelajatzian gertatzen dan alderantzizko presiñuak haizia kanporatzia dakar. Arnasa modu desegokixan hartzen danian, sabelaldiak presiño gehixegi jasan leike eta arazuak hasiko jakuz. Lehenengo fasian, errai dijestibuen zirkulaziñua geldotuko da (haiziak, digestiño pisutsuak, idorrerixia…). Bigarren fasian, ondesteko zanetan barizak agertuko dira (gorotzetan odola). Urtiekin, hirugarren fase batian ere sartu geinke: sabelaldeko larregizko presiñuak pixkaka-pixkaka erraixak kanpora bultzatuko dittu. Leku ahulenetatik irtengo jakuz: umetokixak perineotik behera egingo dau (emakume nagusixen prolapsua), ondestiak ipurdiko zulotik urtengo dau (odoluzki edo hemorroidiak) eta, jakiña, sabelak gora egingo dau, hestegorrixan pasabidetik. Hortxe dogu hiatoko hernia.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*