Buruko miñen fisioterapia, radixuan

Irudixa: Bilbo Hiria.

Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Saiua entzutzeko, hamen.

Buruko mina arazo askoren sintoma komuna da: nerbio zuntzek, meningeek, ikusmen eta entzumen organoek, sinuek, bizkarrezur goreneko muskuluek eta beraien arteko fasziek… egitura horiek guztiek har dezakete parte buruko minean, baina guztien gainetik zirkulazio sistema nabarmentzen da. Egin kontu: garun osoa zainez eta arteriez josita dago, arbola forman antolatuta. Enbor nagusi batzuk daude, eta, adar meheagoetan behin eta berriro biderkatuta, odola garun osora hel daiteke. Odol hodion kalibrea lasaitu eta estutu egin daiteke, eta ahalmen horrek garrantzi berezia hartuko du buruko minaren jatorrian eta tratamenduan.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*