Ereduak

Irudixa: www.bizi.eus

Ibon Oregik asko erakutsi leikigu. Elkarrizketa honetan, bestiak beste, hainbeste gauza ikasi geinkez:

  • Gorputzan autoanestesia ahalmena noraiñokua dan: istripuan, Ibonen garunak ez zetsan laga miñik igartzen, bere burua salbu ikusi arte.
  • Psikologikoki txarto egotian normaltasuna: heroiak pelikuletan baiño ez dira egoten; ezbehar baten aurrian, ez dakagu zertan beti pozik egon bihar.
  • Laguntzia onartzen jakin bihar dala: danak ez dakixe; baiña ikasi leike, danon onerako.
  • Adoria tamaiñuan izatia: helburu errealak ipiñi bihar diraz; bestela eten bako porrotian ibilliko giñake.
  • Konformidadian garrantzixa: autoexijentzia mailla minimo bat bihar da, bistan da; baiña gauzak datozen modura onartu biharra dago be. Konformidadia eta konformismua, ez dira gauza bera.

Eskerrikasko Ibon. Badakitt nahixago zeunkela halako egoeran ez egotia, baiña benetan diñotsut zabizen modura ibillitta, premiñan dagon jentiari asko laguntzen zabizela.

Lesiño larri atzerazin bat izan daben edozein pertsonari elkarrizketa hau ikustia gomendatzen detsat (bereziki, gaztiak eta kirolarixak badira):

Mikel Lizarraldek egindako elkarrizketa serietik hartuta. Zeu be, aparteko pertsonia eta eredu bikaiña zara, Mikel; eskerrikasko beraz.

1 Trackbacks & Pingbacks

  1. GIFFORD, Louis (ed). 2006. Topical issues in pain 5. | Fisteus

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*