Erreflexoterapia: oiñak ikututa gorputz osua hobetu


Argazkiak.org | Korrespondentziak © cc-by-sa: txikillana

OREKIAN BILLA

Oiñetako masajian erabillera terapeutikua 1913tik ezagutzen da Europan, Fitzgeralden lehelengo kartografia eta ikerketekin.

Teknika honetan oiñan azpiko azalian dagozen guniak manipulatzen dira urriñeko gorputz-ataletan eragitteko. IModu horretan orekia berreskuratzen saiatzen gara, modu bikotxian:

  • Irritauta dagozen organuak baretuta.
  • Motelegi dabizen organuak bizkortuta.

 Distantzia efektu hau dala eta, erreflexoterapia oso egokixa da eskuakin zuzenian allegau ezin geinkian partiak tratatzeko (viscerak; hormona arazuak; igeltsatutako menbruak…).

GAISOTASUN KRONIKUAK, GORPUTZ OSOKO MIÑAK…

Erreflexoterapiaren emaitza nabarmenenak gaisotasun sakabanatu eta kronikuetan igartzen diraz:

  • «Fibromialgia».
  • Arazo endokrinuak.
  • Menopausia.
  • Toxinen pillaketia.
  • Nerbixuen desorekak.
  • Artikulaziñuen min orokorra.

Halan be, terapia honekin ixa edozein gaitz tratau leike modu erlaxante eta atsegiñian. Eta ondo dagonak be, osasuna mantentzeko erabilli leike..


Argazkiak.org | Erreflexoterapian © cc-by-sa: txikillana

OIÑETAKO MASAJIAN EFEKTUAK

Orokorrian, hónek diraz erreflexoterapiaren onurak: toxina-kanporatzia bultzatzen dau (saiuen ostian normalak diraz depuraziño sistemen erantzunak, esate baterako izardixa, negarra, loguria… ); analgesia ahalmen garrantzitsua daka, lasaitze efektu sakona nerbixo sisteman… Hala ere, terapeuta trebe baten eskuetan hori baino askoz be gehixago lortu leike. Izan be, min puntualak sintomatikoki tratatzeko aukeriaz gain, erreflexoterapia tresna oso egokixa da gorputz eta goguan esfera osua orekatzeko.

TRATAMENDUAN EZAUGARRIXAK

Oiñetako masaje erreflexuan, fisioterapeutok puntu mingarrixak tratatzen doguz (halan be puntu mingarri bat topatziak ez dau esan gura gaisotasuna dagonik). Kalluak, juanetiak, behatzoskolak, tenperatura, izardixa, artikulaziñuen hotsak… hónek be gorputzan arazuei buruzko informaziñua emoten deskue. Oiñan deformaziñuak gorputz atal jakin batzutako arazuak seinalatzen deskue, nahiz eta alderantzizko bidia nekez gertatzen dan. Esate baterako: katu-behatzak (arkuan) sarri aurkitzen doguz sinusitis, cervicalgia edo hagiñetako arazuetan; oin planuak barriz, bizkarreko eta digestiñoko arazuekin lotuta dagoz… eta abar.
Masaje erreflexua etzinda egitten da gehixenetan, giro egokixan: lasaittasuna eta arropa erosua ekartzia komeni da… Pazientian aurpegixa beti bistan izaten dogu, gertatu leikiazen aldaketetaz jabetzeko. Saiuan iraupena oso aldakorra da, helburuen arabera antolatzen dogu-eta. Terapeutok be posturia eta erosotasuna zaindu bihar izaten dogu, masaje mota honetan gertatzen dan energia trukia bereziki intentsua izaten dalako…

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*