“Eskuak dira etxekoandrearen erreminta nagusia”


Argazkiak.org | Esku terapia eskuan © cc-by-sa: txikillana

Gutxitan estimatzen zaie etxekoandrei euren lana; baina FisioLanTaldekoek diotenez, beraiek izaten dira data hauetan eskuetako minagaz gehien sufritzen dutenak.
G. Gabonetan denok saiatzen gara ondo pasatzen, baina etxekoandreak, zer?
E. Sarri ahaztu egiten gara eurekin; guk festa egin dezagun haiek lana egiten dute, eta askotan mintzen zaizkie eskuak.
G. Zergatik izaten dute eskuetako mina?
E. Normalean hatzamar lodiarekin du zerikusia, espartzuarekin indar gehiena beronekin egiten delako. Horretaz gain, adinak eta artrosiak ere badute eragina: gogortasuna, hatzamarrak lokartzea, okertzea, karpo tunelaren sindromea… Arazo asko eman ditzakete eskuak, eta haiek zaintzea komeni da. Izan ere, eskuak dira etxekoandrearen erreminta nagusia, eta haiek izorratuta, ezin izaten dute ia ezer egin minik izan gabe.
G. Zer egin daiteke eskuko min hori kentzeko?
E. Lehenengo etxeko lanak guztion artean egin, noski! Bigarren, espartzua ez erabili beti hatzamar lodiarekin; horrekin arazoa asko hobetuko da. Eta azkenik, fisioterapia tratamendua egin daiteke.
G. Zer egin dezakezue zuek eskuetako mina kentzeko?
E. Artikulazio-muskuluak orekatu eta handituta dagoena jaistea izaten da mesede gehien egiten duena. Masajea, luzaketak, termoterapia, ultrasoinuak, fibrolisi diakutaneoa eta beste fisioterapia teknika asko erabiltzen ditugu. Denak leunak dira eta ez dute minik ematen. Eta gehienetan, mina neurri haundi baten kentzen da; askotan, guztiz.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*