Etxean dauden pazienteei zuzendua

EGUNERAKETA 2020-III-14: aholku hauek etxean «kuarentenan» dauden pazienteei eman baziren ere, «konfinamendu boluntarioan» dauden pazienteentzat ere balekoak dira. Izan ere, pandemiari zaion beldurraren ondorioz, jende eta kolektibo askoren artean etxean gelditzeko deia zabaltzen ari da, Osasun Erakundeetatik oraindik horrelako agindurik etorri ez bada ere. Horren egokitasunaren eztabaidan sartu barik, zabal bitez aholku hauek haien artean ere.

COVID-19 koronabirusak kutsatutako pertsonen kopuruak gora egin duela ikusirik (herritarrak eta osasun-profesionalak), Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak prebentzio-neurri zorrotzagoak hartu behar izan ditu, EAE-n birusaren hedapena mugatzea xede. Neurri horien eraginez, 300 pertsona baino gehiago isolatuta daude, bai etxean, bai ospitaletako gelatan.

Egoera hori ikusita, Donostialdeko ESIko zenbait kideren ekimenez, EFEOk gomendioen eta oinarrizko ariketen proposamen bat hedatzeko deia egin du. Ekimen bikain horren xedea da, alde batetik, jarduera fisikoa ahalbidetzea eta sustatzea, “konfinamendu” egoera batek eta ariketa faltak dakartzaten albo-kalteen ondorioak gutxitzeko estrategia fisioterapeutiko gisa, eta, beste alde batetik, diziplina honek eta bertako protagonistek izan beharko luketen protagonismoa sustatu eta ezagutaraztea, osasun komunitarioa zaintzeko programetan eta prebentzioko osasun-programetan.

AIXEBE eta ABANTE fisioterapia zentruetan ere ekimen honekin bat egiten dugu, etxean dauden pazienteen artean programa hau modu masiboan martxan jartze aldera.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*