Euforrika


Korrika inguruan dabizen eragille inguruko talde baten apendizia naiz gaur. Oiartzun eta Zintzilik irratixen inguruan dana da zoramena euskeriaren festa gorena dirudixan honetan. Hor dagoz mikruak, mobillak, kodekak, eta telefono harixak gainezka. Pozez zoratzen, ¡gora gu ta gutarrak! Eta bai, zirraria emoten dau hamendik, ediziño gela illun honetan idazten nabillela. Eta walkmanian aideko seiñale bero-berua, etxeko- etxekua…


Beti esan dot: nahiz eta nik betidanik izan doten euskeria eta kulturiaren inguruko interesa, nere ingurua Eibar erdalduna izan da. Bakarrik gurasuak eruanda juan izan naiz ni, Ibillaldi, Kilometro eta halakuetara. Nere lagun «kuadrilloa»n (EEBBetako Caleb’ek esango leuken modura) ez dot bizi izan halako griña girorik, eta nere bostian eruan izan dittudaz interesak, irakorketak atabar.

Horregaittik apur bat «parakaidistiarenak» egiten jittuadaz gaurko moduan euskeriaren inguruko orgia-nahastien erdixan. Olagarrotxo hau, hala eta guzti be, pozik egoten dok garaje hauetan. Barrixa dok neretako.


Mezu honen izenburuak halakuetan hartzen doten usaina isladatu gura dau. Euforixia, nerbixuak, lana gainezka batzuendako… Gaur bertan Oiartzun irratixan naguan honetan, denpora asko daukat internetian saltseatzeko eta blogetan sudurra sartzeko. Eta hara nun izan doten Nahikari blogistiaren barri, Euskal Militantiaren Sindromiaz jota dagoan gazte getxoztarra. Bai, gaur gai interesgarri honi zeozer gehitzeko bideratzen nau fatuak.

Gai hau komentatu izan dot geroztik, Ondarruko ikastolako jentiarekin adibidez, militantiaren prototipuak. Eta mezuaren korrupziño bat harrapatu dot, hazi ez dedin komentarixo gehigarri bat merezi dabena.


Ni ez nabil desmobilizaziñorako deialdi bat egitten, eta hala uste dabena manikeua da. Ni, ardura jatazen helburuen alde (konforme nagon helburuen alde) nahi dot egin bakarrik. Biharra egitteko modu intelijente baten alde, euskeria baino lehenago euskalduna jartzen dotelako nik.

Datorren mezu batian, txinatar medikuntzan defendatzen dan «erdibidiaren teorixia» azalduko detzuet. ¡Lasai, militante! hau irakortzian epel etiketia jarri aurretik neri; lehelengo irakorri nere argumentaziñua (pazientzixaz hartu, 8 folixotako totxo bat da ta).

Baina gaurkuan geratu zaittie mezu batekin bakarrik: aintxitxiketan, kilometro gehixago egingo dittu euskal kulturiak, 100 pertsonen artian bakoitzak 100 metro egitten badoguz, 10 lagunen artian bakoitzak 250 kilometro egiten badoguz baino.

Ia, etara kontuak:

  • 100 pertsona bider 100 metro = 10 km.
  • 10 pertsona bider 250 kilometro = porrota.

¿Aittu?

1 Comentario en Euforrika

  1. Hori da, ez da jendea desmotibatu biher. Hori ez da bidea. Baie aztertu beharko geunke zein dan bide onena euskerea (edo dana dalakoa)suspertzeko eta bukatzeko «guztiz erreta» batzuk bukatzen gabizen moduen.

    Danok gabiz oso pozik Korrika hamen dagola ta. Jende asko kalean euskerean maratoia herritik pasteko zain. Baie hori hiru aste barru ahaztute eongo da. Errepide ertzean eon dana bere zereginetara itzuliko da lasai lasai (primeran iten dabe).

    Esfortzu asko iten dogu egun bateko jaiek prestetan: Ibilaldia (horren antolaketan ibili naz nire ikastolan ta buuffa), Kilometroak… ta zetako? Eztogu ezer lortzen.

    Era inteligente baten hasi bigara lanen: lan gitxiau baie eraginkorrague!

Responder a Nahikari Cancelar la respuesta

Tu dirección de correo no será publicada.


*