Euskalki talking III

Judith (Jan van Hemessen)
Aspaldi baten idatzittako gauza batzun harira: euskalki talking I eta euskalki talking II.
Eskualde honetara bizitzera etorri nintzanian be, izan neban goguan izateko moroko txartoulerturik. Baten, paziente bat etorri jatan kontsultara gerri-hankako min arrunt batekin, eta tira, nere exploraziño rutiniakin hasi nintzan. Erropia kentzerako orduan, zera galdetu zestan: “Pantaloik be kendukotxuaz?”. Eta nik baietz, jakiña, izan be, fraka barik hobeto esploratzen diraz pelbisa eta artikulaziño coxofemoralak –gerri-hankako miñetan ezinbestekuak-. Eta gelatik urten nintzan, pazientian intimidadia errespetatziangaittik beti egitten doten legez. Artian ez nekixalako hamengo pantaloik Eibarko kuleruak dirazela.
Bueltan etortzian, jakiña: pazientia narru gorrittan topau neban. Ez netsan inportantzia larregirik emon, danetik ikustera eginda nago; listua iruntsi (emakumia nahikua itxura onekua zan) eta poker arpegiz tratamendua hasi neban. Esango dot pazientia trankil-trankil egon zala tratamendu guztian, eta apuro pixkat pasau zeban bakarra neu izan nintzala. Izan be, ziatikak tratatzeko maniobra batzu nahikua “expuestuak” diraz, eta… tira, zorionez halakuetan be profesional jokatzen ba dakitt (nere dibisia: “donde tienes la olla, no metas la…” izan da beti) eta nere ustez ondo manejau nintzan.
Halan be, hurrenguetarako ikasi neban halakuetan zer erantzun (tratamendu berezixetako ez bada –ginekologia, prostata…- pazientia normalian kantzontzillo/kulerotan tratatzen dogu guk. Nahiz eta, erreparorik badaka, beste erropak be jantzitta mantentzia onartzen dogun).

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*