Euskalki talking V (sainjia)

Lekittartzaindia baten faltia somatzen dot askotan. Zeiñek egingo ete? Indigena talderen bat izan biharko!

Kontsultako atian karteltxo bat ipiñi neban, ordutegixakin batera, txandia hartu bihar dala argittuaz. Izan be, ez da arrarua izaten jentia sartzia eta momentuan atendidu nahi izatia, ogitegixan modura. Edo ordutegi barruan kontsultan iñor ez egotia, (orduak libre dakaguzenian, errekau bat egittera goiaz igual, edo pasiatzera!). Horregaittik argitze bihar hori.

Eta idazterakuan, ba tokixan tokikua erabiltzeko zalia naiz ni. Lekeition bizi naizenez, lekittarrez. Baiña… zeiñi galdetu? Hori izaten da halakuetan topatzen doten arazua. Lehen radixoko Orbaizeri galdetzen netsan, baiña aspaldi ez dot ikusten. Eta gatxa da halako asuntuetan bere buruari autoridade pizkat aitortzen detsan lekittar bat topatzia…

Horregaittik, lehelengo kartelian ZAINJIA erabilli neban. Fonetikoki halaxen emoten destalako belarrira (badakizue “j” lekittarra zelan ahoskatzen dan, inglesan bardintsua).

Baiña… gero, ez-dakitt-ze-burutaziñokin batera, ZAINDDIA hobeto egongo zala pentsau neban, eta aldatu.

Eta hara zelako kasualidadia, egunotan, espero ez neban lekutik agertu jata argibidia: Maite Goñi eta bere “Gaurko Hitza”-n ez da, ba, agertu SANJA berbia?

Hor klaru xamar geratu jata gauzia: “tanda”, “txanda” berben jatorri bera dakala. Aldaera hau “Ipar. beh.” markiakin agertzen da, beraz ulertzen dot Iparraldian erabiltzen dan berbatzat markatzen dala. Ba hara, Lekitton behintzat bebai, aldaketatxo batekin hori bai: SANJA barik, SAINJA (SAINJIA). Eta bueno: hala ipiñiko dot kartelian. Konforme lekittarrak?

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.

*