“Ez du merezi minari eusten egoteak”


Argazkiak.org | Quick scanning cc © cc-by-sa: txikillana

Neguan tipikoak dira giltzadura eta muskuloetako minak. FisioLanTaldekoak eskarmentu handia dute hoiek tratatzen, eta zer egin daitekeen galdetu diogu Oier Gorosabeli.

G. Ona al da minari eusten egotea?
E. Hori esan digute bai, gizaldietan zehar: “bizitza honetan sufrituta, zerua irabaziko duzu…” buruan ondo sartuta daukagu oraindik gezur mediebal hau. Baina behin bakarrik biziko gara, eta ez du merezi minari eusten egoteak. Zein mesede ekarri dezake bada horrek?
G. Beharbada jendeak bere minak erremediorik ez duela uste izaten du…
E. Oso zabalduta dago uste hori, bai: askotan entzuten dugu kontsultan, “ez nuen uste mina hain erraz kenduko zenidatenik”. Kasu gehienetan minak guztiz kentzen bait ditugu, edo gutxienez asko hobetu. Hala ere esango dizut zenbat eta luzaroagoan aguantatzen egon, orduan eta gehiago kostatzen dela min hori kentzea; beraz, igerri besain laster etortzea izaten da komenigarriena.
G. Zeintzu tratamendu klase egiten dituzue?
E. FisioLanTaldean bost fisioterapeuta garanez, teknika asko menperatzen ditugu: masaia, osteopatia, kate muskularrak, erreflexoterapia, McKenzie… HITZA-ko orrialde osoa beharko genuke denak jartzeko. Denak terapia fisikoak dira (ez kimikoak), eta gehienak eskuz egitekoak. Gorputzaren egoera globalki aztertu eta soluzio holistiko bat ematen dugu, tratamendua pertsona bakoitzaren premietara egokituta. Modu horretan, mina kentzeaz gain luzaroan ez bueltatzea lortu dezakegu.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*