Eztarriko miñak takian-potian?

http://abante.eus/wp-content/uploads/2012/05/King-Crimson-In-THe-court-of-The-Crimson-King-300x300.jpg
Irudixa: King Crimson

 Anginak operau barik konpontzeko aukeria

Urtian askotan gaixotzen zara anginekin? Medikuak operatzia baiño beste aukerarik ez detsu emon?

Jakizu FisioLanTaldean esku-terapiaz tratatzen doguzela anginak, eta kasu askotan hau nahikua izaten dala operaziñuaz ahaztutzeko. Tratamendu sinple, bizkorra, eta askotan, definitibua.

Anginak kentzeko esku-terapia

Botiketaz aparte, amigdalitisan tratamendu ezagunena kirurgikua da; baiña ez bakarra.

100 urte baiño gehixagotik ezagutzen diran fisioterapia tekniketan azaleko gune erreflexuen tratamendua erabiltzen dogu, organo linfatiko “izorrante” hónen funtzionamendu egokixa bultzatzeko. Besuetan eta gorputzeko beste ataletan egindako maniobren bittartez, inflamaziñua 5-10 minutuan jaisten da. Kaso batzutan inmunidade sistemak bizkor erantzuten dabe eta saio bakarrakin nahikua izaten da; beste batzutan, ostera, defentsak “alperraguak” dira eta saio gehixago bihar izaten dira erantzuna lortzeko.

Edozein kasotan, tratamendu natural hau beti mesederako izaten da, eta askotan botika eta operaziñuetaz ahaztutzeko nahikua.

Anginak: eguneroko bizitzarako oztopua

Urtero, lagun askok izaten dau anginen inflamaziñua, amigdalitis izenez be ezaguna. Kalentura eta irunstian miña izaten dira haren ezaugarrixak, eta batzuetan arazo haundixak ekartzen dittu, bai sintomen larrittasunangaittik, baitta infekziñuen maiztasunangaittik be: pertsona batzuek urtero bost-hamar bidar hartu bihar izaten dabe bajia honen kontura.

http://abante.eus/wp-content/uploads/2012/05/5033296993_ac4a341f70_z-300x300.jpg

Inmunidade sistemak

Eztarriko amigdala bixetatik aparte, ba dira beste bi be: faringekua (kanpanilla atzian) eta mihiñ atzekua. Laurak osatzen dabe Waldeyerren uztaixa, gure ahutzak babesteko egittura defentsibo sendua. Ahutzak (ahua, faringe eta laringiak osatutako irunste-kanala) mikroorganismo askon pasabidia dira. Horregaittik, inguru osua organo linfatiko-inmunitario txikiz estalitta dago, mikroorganismo kaltegarrixak bertan harrapau eta hil ahal izateko. Batzuetan hau ez da posible izaten, baina kasu hónetan be Waldeyerren uztaixak zeregin garrantzitsua betetzen dau: gorputz osoko defentsa sistemei alarma señalia bidaltzia. Horretara, organismo arrotzak, gorputzian sartu orduko, inmunidade sistemak burrukarako prest topauko dabez. Egittura defentsibo hónek aho-eztarriko kanal guztian bueltan kokatzen dira, baina lau amigdaletan dago kontzentraziño altuena.

Amigdalak kirurgikoki kentziagaittik iñor ez da hilko, jakiña; kontuan hartu daigun bi kenduta be, beste horrenbeste geratuko jakuzela, eta gaiñera, inmunidade sistemen beste atalak martxan segiduko dabela. Baina egixa da gure defentsak ahuldu egingo dirazela: gorputza defendatzen daben lehelengo lerroko gudaritxuen gotorlekuak amigdalak dira-eta, eguneroko erasuei hobeto aurre egiteko balio dabenak. Osagille guztiok ados gagoz: ahal dala, amigdalak bere lekuan mantentzia da onena. Baina ¿zer egin botikak toneladaka hartu eta anginekin bizi ezinda bagagoz?

FisioLanTaldean terapia hau proposatzen detsugu. Operau baiño lehenago, merezi dau aprobia egittiak.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*