Fisify – bereizteko modu bat

200924: Iñaki Marquinez (Fisify)rekin billeria.

Proiektuan aurkezpenari interesgarrixa iritzitta, telebillera baterako hitzordua eskatu neban. Susmatzen neban neuretako moduko eskaintzia ez zala izango, baiña halan be jakin nahi neban zer saltzen dabillen jente honek. Ez naiz damutu.

Hasteko, Iñakiren eskutik jakin dot hau fisio gipuzkoar talde batek bultzatutako gauzia dala. Gure enpresian ezaugarrixak, edo hobeto esanda, gure lan egitteko moduari buruz galdetu desta, eta nik kontau detsat; horren arabera egindako erakustaldixa egin desta beraz, Iñakik. Lehelengo, paziente hipotetiko baten kasuan jarri gara, guregana etorri nahixan dabillena, baiña aste bi barrura arte txandia ezin geinkixona emon; halan, intelijentzia artifizialezko laguntzailliakin berbetan jarri gara, sentitzen doguzen sintomak azalduz, berak egindako galderei jarraittuta (neure paziente erreal baten kasua erabilli dogu, modu anonimuan noski). Minutu gitxiren barruan, fisio artifizialak 3 diagnostiko probablienak emon deskuz (benetakua barne), ostian horren araberako tratamendu eta portaera pautak emoteko, harik eta kontsultara etorri ahal izan arte. Gero, behin kontsultan historia kliniko eta esploraziñuakin diagnostiko bat lortuta, intelijentzia artifizialezko sistemiak horren araberako ariketa programa bat zelan diseinatzen daben ikusi dogu, pazientian neurrira egindakua, 60 segundu inguruan.

Oso produktu interesgarrixa eresten detsat. Neuretako ez dot aplikaziñorik ikusten (gurian normalian txandak bixar-etzirako emoten doguz, eta saiuetan ez gara denporaz hain estu ibiltzen), baiña inguruan dagozen fisio lagun asko, topera dabizenak (2-3 asteko itxaron zerrendak) etekin politta etara leikixe. Preziuei buruz be galdetu dot, jakiña, eta azaldu deste “paketeka” funtzionatzen dabela: 60 paziente, 90 paziente edo 120 pazientetarako paketiak kontratau leikez (zenbat eta gehixago, merkiago jakiña; baiña edozelan be, pazienteko euro 2 bueltan dabiz preziuak; gaiñera oin “beta” fasian dagozenez, merkiago eskaintzen dabiz, 0,80 bat euroko kontua). Prezio normalian be, etxata bape karua begittandu nere lankide “petatuendako”, kontuan hartuta zer lortuko daben. Adibidez:

  • Itxaron zerrenda luzian eragiñez, pazientiak beste zentro batera (normalian gurera, kar kar kar) “iges” ez egittia.
  • Paziente bakotxakin denporaz estu badabiz, saiuen kalidadia hobetzia.
  • Konpetentzia(gero eta ugarixago)arengandik bereiztia, saiuei balore gehigarri bat emonaz.

Neri behintzat, guztiz gomendagarrixa begittantzen jata eta hurrengo “Fisio-Teresa-de-Calcuta sindrome“z jotako lankideren bat topatzen dotenian, Fisifyra bideratuko dot duda barik. Eskerrik asko azalpenengaittik Iñaki & Cia., eta lehen esandakua: urte askotarako!

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*