FisioLanTaldea


1996tik gabiz Lea-Artibai eskualdian gure zerbitzuak emoten. Fisioterapixa konbentzional maillatik hasi bagiñan be, denporiarekin eta eten bako ikasketekin osasun konzeptu holistikuago bat hartzen gabiz, beti be terapia fisikuetatik abixatuta.

Ondarru eta Markina-Xemeingo zentruetan gagozen 5 fisioterapeutok osatzen dogun taldia ez dozu leku askotan topatuko. Gutako bakoitzak espezializaziño eta trebetasun desberdinak dittu, beraz edozein osasun arazo ikuspegi anitz batetik aztertu geinke, soluziñobide bat baino gehixago emonaz.

Gogo eta gorputzaren batasuna

Gorputza batasun bat da eta ezin da zatikatu: gerrixan, izterrian, eskumuturrian… miña badaukagu, eta korputzaren parte horiek bakarrik tratatzen badoguz (medikuntza sintomatikua), mina laster itzuliko da. Gaitzaren jatorrixa aurkitu biharko litzake, eta sustraittik konpondu; hauxe da medikuntza holistikua.
Ez pentsatu korputza “zatika” tratatziaren joeria medikuntza (edo fisioterapixa) konbentzionalarena bakarrik danik: terapixa alternatibuak be askotan txarto erabiltzen dira. Zer esanik ez ikasketa egokirik bako masajista edo osteopatak badira: vertebretan nahi dan beste kraskada eta muskuluetan hamaika igurtzi egin geinkez, baina gaitzaren sustraixa topatzen ez dogun artian alperrik: miña ez da guztiz kenduko.

Saio holistikuak egitteko, formakuntza sendua eta esperientzixa luzia bihar da, teknika desberdiñak konbinatuz arazua aztertu eta tratatu ahal izateko.

Bai, baina… ¿zerk bereizten dau FisioLanTaldea bestietatik?

Fisioterapixa konbentzionala (sintomatikua) ondo ezaguna da: rehabilitaziñua, masajia, tiroiak, tendinitisak, esgintziak… baina fisioterapixa holistikuaren esparrua askoz ere zabalagua da, eta publikuaredako guztiz ezezaguna. Hona hemen FisioLanTaldean saxio holistikuetan tratatzen doguzen arazuetako batzu:

  • Bihotzerriak, hernia de hiato, haiziak, estreñimendua, colon irritablia, sabeleko korapilluak, gibel eta vesicula arazuak…
  • Ortodontzxietako buruko minak, mandibulia gabez estutzia…
  • Bihotzeko arritmixak, angina de pecho, infartuen errekuperaziñua, palpitaziñuak…
  • Hemorroidiak, hanketako edemak, barizak, hipertentsiñua, tentsio bajua, oin eta esku hotzak…
  • Artritis reumatoidia, fibromialgixia, korputz osoko artikulaziñuetako mina…
  • Stressa, depresiñua, antsiedadia, neke kronikua, irritabilidadia, hiperaktibidadia…
  • Ginekologixia: hilleroko mingarrixak, txixa galtziak, fertilidade arazuak…
  • Cistitisa, gultzurrunetako insufizientzixia eta kalkuluak…
  • Migrañak, buruko min kronikuak, bertiguak, bistako arazuak (nekia, conjuntivitisa, begixetako hipertentsiñua)…
  • Angiñak.
  • Otorrinolaringologixia: belarriko infekziñuak, zaratak, bejetaziñuak, afonixia, faringo-laringitisa, noduluak…

Kontaktua


AIXEBE Aranatar Sabin, 3 behea Tel. 946 830 355 ONDARROA

AKROMION Erdotzako bidea, 10 behea Tel. 946 167 561 MARKINA-XEMEIN

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*