“Fisioterapeutak lehen harrerako profesionalak gara”

Anamnesia eta esplorazioa: tratamendua besain inportantea.

Askok uste dute haiengana joan ahal izateko behar-beharrezkoa dela medikuaren agindua. Horri buruz hitzegin dugu Oier Gorosabelekin, gure eskualdean 1993tik hona arlo horretan lanean diharduen fisioterapeuta.

Galdera: Zuen kontsultara etortzeko medikuaren agindua beharrezkoa al da?

Erantzuna: Ez derrigorrez. Lehen ohizkoena horixe zen, fisioek batez ere osasun aseguruekin lan egiten genuelako. Baina norbere kontura, beti egon da guregana zuzenean etortzeko aukera; azken urteetan, gainera, gero eta gehiagok hartzen dute bide hori. Izan ere, fisioterapeutak lehen harrerako profesionalak gara: arazoen nondik norakoak inbestigatzeko ahalmen osoa dugu, kontraindikazioak detektatuz, esplorazio egokia eginaz… Baita, beharrezkoa denean, pazientea beste osagileengana bideratuz ere (batzutan guregana datozenak ez baitute fisioterapiarik behar).

G: Zer aurkituko du bezeroak zuenean?

E. Gauza espektakularrik ez: ondo egindako fisioterapia, besterik gabe. Tratamendu tekniken sekretua ez baitago berritasunean, haiek egokiro erabiltzeko trebetasunean baino. Besteak beste -eta hau paziente batzuei ez zaie gustatzen (barreak)-, eskua sartu baino lehen galdetzen eta esploratzen denbora asko ematen dugula ikusiko du. Zergatik? Osagileak ehiztariak bezelakoak garelako: ongi apuntatuz gero, tiro bakarrarekin ituan jo dezakegu; kontrakoa, berriz, metrailetarekin noraezean aritzea bezelakoa da.

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza, 2015-XI-3.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*