“Ez da berdina fisioterapeuta batek osteopatia ikastea, edo osasun karrerarik ez duen norbaitek”

Klabikula arazoak osteopatia teknikekin tratatzen.

Osteopatia moda-modan dagoen espezialitatea izanik, Oier Gorosabel fisioterapeutarengana jo dugu hainbat zalantza argitzeko.

Galdera: Osteopatiak mina tratatzen al du?

Erantzuna: Bai, baina ez hori bakarrik: minaren jatorria aurkitzen saiatzen gara (askotan gorputzeko beste parteetan dagoena), hura tratatuz arazoa sustraitik konpontzeko.

G. Lepoko kraskadak derrigorrezkoak al dira?

E. Beti pertsonaren egoerara egokitzen gara, eta esate baterako artrosia edo osteoporosia dagoenean ez ditugu manipulaziorik erabiltzen; edo, besterik gabe, pazienteak beldurra duenean. Halakoetan, efektu bereko beste teknikak aukeratu ditzakegu.

G. Osteopatia titulu ofizialik ba ote dago?

E. Ez. Tamalez, Espainian osteopatia ikasketak arautu gabe daude, eta beraz ofizialki ez dira existitzen. Honek esan gura du edozeinek jar dezakeela “Osteopata” plakatxoa bere atarian –nahiz eta asteburu bakarreko ikastaroa egin– eta ez duela inolako arazo legalik izango.

G. Orduan, osteopata guztiak berdinak al dira?

E. Ez, jakina. Batetik, ez da berdina fisioterapeuta batek osteopatia ikastea, edo osasun karrerarik ez duen norbaitek. Eta bestetik, osteopatia ikasketa desberdinak daude: urtebeteko kurtsoetatik, sei urte gehi doktoradutzakoak arte.

G. Orduan, zelan aukeratu osteopata bat?

E. Gauza erraza: hasteko, baztertu fisioterapeuta ez direnak; gero, bakoitzari bere ikasketei buruzko informazioa eskatu; eta azkenik, ikasketa maila altuenekoa aukeratu.

Lea-Artibai-Mutriku eta Busturialdeko Hitza, 2015ko gabonillan 9xa.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*