Gindillazko mantekauana

Marrazkixa: Johnny Gabiola

Gustu arraruak eta marketiña (Lopezen jakitturixian beste erakusgarri bat). Mantekau-egillieri asko estimatzen jakez sabore arraruak. Izperringian beti agertzen dira, albiste gitxiko sasoietan-eta: gindillazko mantekaua… txorixo eta bababaltzezko mantekaua… Cabrales gaztaizko mantekaua… zenbat eta arraruagua hobe, eta hor ibiltzen dira bolo-bolo.  Baten, Lopez Izozkiak egitten dittuan Lopezekin nenguala, honen gaiñian galdetu egin netsan jakiña. Berak be egitten dittu halakuak-eta. Azkena, oker ez banago, dulce-de-lechezkua da, Lekeittio paraguayoz bete danetik asmauta, pentsatzen dot. Haren erantzuna oso deigarrixa egin jatan. “Hara, guk egiñ bai egitten doguz, jentiak asko begiratzen detsalako gusto arraruei, eta galdetzera, begiratzera, iñoiz pizkat probatzera be… sartzen da. Baiña gero, saltzen dirazenak? Sota, caballo, rey (mallubixa, txokolatia, mantekaua…). Sabore arraruok iñok ez jittuk eskatzen”.. Oso interesgarrixa egin jatan ikuspegi hau, baitta nere biharrian komertzialmente erabiltzeko be. Eta egixa da: nahiz eta patologia ezohizko asko tratatzen doguzela iragarri (otorrino, kardio, dijestibo, mandibula…), nahiz eta panfletuak etaratzen doguzenian segiduan agortu… 10 pazientetik 8 bizkarreko miñez etortzen jakuz. Hori hala da. Baiña gindillazko mantekaua, iñok erosten ez dabena, ¿alperrik egindakua dala esango zendukie? Nik ez dot uste.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*