Gosiak pasautakuak, gaurko diabetikuak?

Arrazionamendu txartela. Irudixa: Amatiño
Pubmed datu basian 450.000 bat ikerketa agertzen dira diabetesari buruz. Jakin nahiko neuke euretako bateren batek gaisuen gaztaroko elikadura eta ezaugarri sozioekonomikuak aztertu ete dittuan. Izan be, trabes egingo neuke gaur egungo diabetikuetatik eta gaiso metabolikuetatik asko umetan gosia eta pobrezixia pasautakuak dirazela.
Lagunak desnutriziñoz hiltzen ikusittako umiak, aukeria izan besain laster, lehen arrazionautako jeneruan kontsumitzaille konpultsibuak bihurtzeko aukera asko dittuez: azukria, kafia, txokolatia, okelia, arrautzak… gero eta gehixago gaiñera, beste jatekuekin alderatuta antxiñan baiño merkiaguak dirazen neurrixan.
Penduluan legia: gaztaruan larregi jandakuak dieta eta gimnasiuan esklabu be bihurtu leikiazen moduan…
Gizakixan eskuliburuari tamañua hartzia gatxa dok, orraittiok!

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*