Homo sapiens ssp. ovis

XIV. mendeko izurritean, jentian panikuak eta noraezak osasun-siniskera absurdo bat hedatu zeban: haize korrientiak ezin txarraguak zirala, gehixago, izardittan bazenguazen.

Ez nintzake harrittuko XXI. mendeko izurriteak halako siniskera absurduak hedatuko balittuz: izututako jente moltzo bat hori eta gehixago egitteko kapaza da.

Gaur Korreosera juan bihar izan naiz, ezinbestian: gaur ez badittudaz Lagun Aroko pazientien otsailleko aginduak bidaltzen, ez deste ordainduko. Beste zeregiñik ez nekanez, etxetik Korreosera korrikan juatia pentsau dot: hara allegautakuan guantiak jantzi, distantziak errespetau, eurak esan bezala ordainketia egin, eta kanpora; atzera etxera, korrikan.

Fraka bakero eta pisamierdatan nindoian, marikoneria eskutan; ez behintzat malla edo taparroietan. Ba, halan be, ikustekuak izan diraz kaleko pertsona batzuen begirada asesinuak. Euren pentsamenduak be irakorri zeikiazen: “Nora doia hau aringa-aringan? Ez ete daki kirola egittia galazota dagola? Haixera…!“.

Homo sapiens ¿sapiens?

1 Trackbacks & Pingbacks

  1. Haize korrontearen eta izerdiaren sineskera | Aixebe & Abante Fisioterapia

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*