Hotzari eta beruari aurre egittiaz, radixuan

Irudixa: Bilbo Hiria

Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Hamentxe entzun zeinke saiua.

Gaurkoan gorputzaren tenperaturaz mintzatu gara Oier Gorosabelekin, gorputzak hotzaren aurrean beroa sortzen ikasi dezake, izan ere txikitan umeak garenean berez egiten dugu. Bere esperientzia konpartitu du. Edozeinek egin dezake gauza bera. Ez dago denendako balio duen formularik, jakina: «hozkirritasun» arazoak gradu desberdinak izan ditzake; gorputzak ez du berdin erantzungo aurretik beroak edo hotzak badago; 10 minutuko edo 10 orduko hotzaldia jasatearen artean ere aldea dago… Pertsona bakoitzak bere plana garatu beharko du, eta osagile baten aholkua ere ez da txarto etorriko (bestelako osasun arazoak daude); nik espeleologiarekin egin dudana, gainera, bakoitzak bere eskura dituen baliabideekin egin dezake: sauna, etxeko beroa eta kaleko hotzaren arteko kontrastea, eguraldi hotzari lan gogorrarekin aurre egitea… Ikus dezakezuen moduan, kontua gorputzari hotza eta beroa pasaraztea da. Zera baino sinpleagoa.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*