In the ghettouu….

EAE-ko Fisioterapeuten Elkargoaren hiruhilabetekaria

Ghettoko euskaldunak pixka-pixkat agerixan geratu gara azken Elkarberrin (EAE-ko Kolegioko aldizkarixa), modu bikotxian.

Lehelengua, zaratosuena (portadan) baiña paradoxikoki, garrantzi gitxienekua. Korrikan parte hartu dogu gutako batzu. Ondo. Printzipioz. Izan be, bertan argitaratu danez, 3 fisioterapeuta izan gara, nun eta Bilbon, asteburuan (ez Erriberan, lanegun batian) 2.190 lagun ordezkatzen daben Elkargo Profesionalan izenian. Ez diñot hau iñori errixetia emoteko (bakotxak bere atxekixak dittu, balekuak seguraski), umore onez baiño; gure kolektibuan euskalduntasunan neurri proportzionala dan neurrixan, ez da lotsatzeko gauzia. Termometro bikaiña bai, ostera!

EAE-ko Fisioterapeuten Elkargoaren ordezkariak Korrika 2015ean

EAE-ko Fisioterapeuten Elkargoaren ordezkariak Korrika 2015ean

A, baiña barkatu! Aldizkarixan 3 lagun izan giñala diño, baiña oiñ konturatu naiz ez zala hala izan! 2.190tik 3 lagun baiño ez, ha zelako hankasartua! Ez, ez, ez: ez giñan hain gitxi izan. Izan be, azken momentuan, Zumaiatik zuzenian lagun batekin etorritta, Garbiñe Zapirain agertu zan. Beraz gure “partehartze masibua” 4 lankide + laguntzaile 1ekua izan zan. Alde ederra dago! 😛

EAE-ko Fisioterapeuten Elkargoak antolatutako 1. euskara hutsezko kurtsoa

EAE-ko Fisioterapeuten Elkargoak antolatutako 1. euskara hutsezko kurtsoa

Bromak eta ironiak alde batera lagata, gure Elkarberrik dakan bigarren albistiari askoz be garrantzitsuagua eresten detsat. Barruko pajinetan dator, eskiña batian, iragarki baten onduan, ixa igarri be ez da egitten (eta hala ondo dagola deritzot: normalidadia dalako euskeriak gure kolektibo barruan bihar dabena). Izan be, Xabat Casado lankidiak aurrera normalki etara daben ikastaro normal honetan, edukin normalak dagoz (bueno, pizkat barritzailliak bai, dana esateko: ebidentzian oiñarrittutako ikastarua izan da, oin dala urte batzu fisioterapian ezagutzen ez genduan kontzeptua). Halan, aldizkarixan estridentziarik barik emoten da kurtso honen barri; normala dan moduan. Baiña aittu ondo, irakorliak: iniziauak baiño ez dakigun gauza bat kontaukotsuet; euskal zeran aldeko konplota aurrera daroiagunen sekretua. Azal normal horren azpixan, Xabatek mugarri garrantzitsu bat ipiñi dau: nik dakittela, hau izan dalako historia osuan euskal fisioterapia Elkargo batek euskera hutsez antolatutako lehelengo ikastarua. Eta ez da lurrikararik gertatu. Normala dan moduan. Zorionak Xabat, beste fase baten (zentzu kimikuan) sartu gaittukela esango neuke.

Uste eze, gure ghetto hau danok uste doguna baiño zabalagua dala. Izan leike? Ia, kontuak etara daiguzen: zenbat elkargokidek daki euskeraz (EAE-n): %75ak? Gehixagok igual? Orraittiokan! Bada sasoia bai, likidotik gas fasera pasatzeko! Irakin daigun!

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*