Informe eredu bat


Ander Zuletlankidian jakinmiñak bultzatuta, Twitterren gabizen fisioterapeuta batzu gure informe ereduak partekatzia pentsau dogu, egunerokotasunian erabilgarrixak izango jakuzen ideiak trukatzeko. Nik neuk 20 bat urte daroiadaz informiak egitten: aseguru etxien pazientien kasuetako rutinariuak, auzitegi asuntuak, kaso berezixen kontura iritzixak kolegekin trukatzeko… txostengintzia nahikua lantzen dogu gurian, eta jakin badakitt osagillien artian dakagun estimu profesionalan zati majo bat horretxegaittik dala. Guk be asko eskertzen doguz agindu eta informe onak: baleko informaziñuak biharra asko errezten dau… Halan be, dana da hobetzeko modukua. Eta, nahiz eta bestien kritikia jasotzia gogorra izan, eginbiharreko ariketa osasungarrixa eresten detsat.

Estandarrik edo plantillarik erabiltzen ez dogun arren, beti errepikatzen diran txatalak dagoz: datu pertsonalak, jatorri administratibua, anamnesisa, hasierako esploraziño fisikua, tratamendua, eboluziñua… Hartzaillian arabera txatal batzu edo bestiak gehixago desarrollauko doguz, jakiña: ez da bardiña-eta osagille, epaille edo administrari batendako idaztia.
Hona, ba, esanguratsua izan leikian txosten erreal bat (informien %99a gazteleraz egin bihar izaten dittudaz). Kasu honetan traumatologo bati zuzenduta dago.

Txostenan PDF-ari lotura zuzena.
 

1 Comentario en Informe eredu bat

  1. Euskera pixkat ahaztuta daukat beraz barkatu nire akatsak. leendabizi esan beharra daukat informeak oso itxura ona daukala. nire ustez garrantzitsua izango litzateke jakitea zein izan den erabili duzun testa jakiteko meniskoa afectatua dagoela. Bestaldetik nire ustez ez da bearrezkoa erabili duzun tratamenduaren intentzioa jartzea.
    Mila esker posta nire izenarekin asteagatik, ilusio asko egin dit.
    Lan ona! ta ikusiarte

Responder a Ander Zulet Cancelar la respuesta

Tu dirección de correo no será publicada.


*