Izan zirelako gara

Artikulu hau nire blogean argitaratzeko nengoela, konturatu naiz bertan kontatzen dena ez dela nire gauza bat bakarrik. Askotan, istorio pertsonalek irakurketa unibertsaletara eramaten gaituzte; eta, horretara, uste dut artikulu hau argitaratzeko leku egokiena Fisteus bloga dela. Kasu lokala dela azpimarratzeko, idatzitako bezala uztea pentsatu dut, Eibarko azpieuskalkian alegia, batuerara itzuli gabe. Ea zer deritzozuen.

Jose Miguel Amostegi paziente batekin

Berezko kontua dau gaztiak, zaharrak ukatu biharra. Amatiñok behin baiño gehixago oso ondo isladatu daben belaunaldi-arteko txokia bizitzako eremu askotan gertatzen da; fisioterapian bebai, jakiña.

Gero eta gehixagotan tokatzen jata “abuelito cebolletana” egittia nere lankide gaztiaguen artian; umia ez naizen seiñale. Halan, 1993an lan munduko itsasuan igarixan egitten hasi nintzanian, panoramia gaurko aldian oso desbardiña zan. Fisio gehixen-gehixenak osasun publikuan biharra egitten zeben; zentro pribauak oso gitxi ziran; eta fisioterapia bera ez zan oso ezaguna gizartian. Gure bihar nagusixa lesiño larrixen rehabilitaziñua izaten zan; zerbitzu gehixenak itxaron-zerrenda luzia izaten zeben; eta, danera allegatzen ez giñanez, hutsune hori (halamoduz) betetzeko profesional irregular pillua, masajistak, etabar zeguazen kalian; baitta guk onartu be, terapeuta fisikuen gabezixia probisionalki betetzeko.

rhb-eibar01

Goguan dakat, artian, gogor hartzen genduzela gure aurrekuak: masifikaziñua, “hand on” tratamendu gitxi, despertsonalizaziñua… fisio zaharrak dana egitten ei zeben txarto. Gaur egungo ikuspegittik, ostera, abegikorrago naiz gure aurreko belaunaldixakin. Azken fiñian, eurak hartu zeben hobetzeko norabidia, eta bestiok eurak markautako bidetik juan giñan; hori hala da. Gaiñera, ez genduke ahaztu bihar belaunaldi barrixak gaur egunian gurekin gauza bera egingo dabela seguraski: kritikau, eta hobetu.

rhb-eibar04

Handik-hamendik ordezkapenak egitten hiru urte ibilli eta gero, nere kontsultia ipintzia pentsau neban. Orduko panoramia halakua zan: eskualdeko zentro pribau bakarrak Eibarren eta Ondarrun zeguazen; beraz, hórrek herrixak deskartau egun nittuan “hartuta” zeguazelako. Etara kontuak: Eibarren 2 zentro (Patronato Eibarrés eta Amostegi) 35.000 biztanlerako 😉 . Jose Miguel Amostegi lehendik ezaguna nebanez (gure aitta tratatzen ibilli zan), berangana juan nintzan aholku eske; eta berak gomendatu zestan Markina-Xemein. Hori izan zan Akromion Fisioterapia Zentruan hasieria.

rhb-eibar02

Hori 1996 urtian izan zan. 20 urte geruago, hara nun topau dittudazen 1960-70 inguruko hainbat fisioterapia argazki. Plazaola argazkilarixanak dira, eta Javier Martin Lapeyrak argitaratu dittu bere blogian. Grazixia egin desta Jose Miguel gazte-gaztia ikustia, bere buru eta patilla uletsuekin, eta blogian ipintzia pentsau dot, berari egindako omenaldixei zeozelan laguntzeko eta gure aurreko belaunaldi osuan biharrari aitorpen txiki hau idazteko.

Fisteus blogerako, 2016ko bagillan 8xa.

rhb-eibar06

1 Trackbacks & Pingbacks

  1. Aipu bat Kantabrian | Aixebe & Abante

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*