“Jendea ahozabalik geratzen da”


Argazkiak.org | Artizarren © cc-by-sa: txikillana

FisioLanTaldeak kontsulta bi ditu Lea-Artibai eskualdean. Oier Gorosabel fisioterapeuta lanetan dabil bertan 1996tik hona, eta saio holistikoen arduraduna da.
G. Zeintzu arazo tratatzen dituzue FisioLanTaldean?
E. Jente gehiena lepoko min, tendinitis eta halakoekin dator; askok ez bait dakite gauza gehiago konpondu ditzakegula….
G. Beraz, masajeetaz gain ba ote dago beste tratamendurik?
E. Erreflexoterapia, medikuntza txinatarra, osteopatia… zerrenda amaitezina da; karrera egin ondoren hamaika kurtso egiten ditugu eta 5 fisioterapeuta gara, bakoitza bere espezialitateekin.
G. Zer da “saio holistiko” bat?
E. Korputz osoko explorazio bat egiten da minaren sustraia aurkitzeko; gero, teknika desberdinekin, gaitzaren konponbide iraunkorra bilatzen dugu. Izan ere, momentuko mina kentzea erreza da; baina datorren astean bueltan ba dugu… alperrik. Gainera, tratatu daitezkeen arazoak asko dira: mareo edo buruko minak, bihotzeko arazo asko, mandibulakoak, batez ere ortodontzia kasuetan… Eta gero eta jente gehiago etortzen da bere umetxoekin, haizeak dirala, negarrak dirala…
G. Ez nuke esango gauza hoiek fisioterapeuta baten lana izango zirenik…
E. Je! Zure moduan jente askok. Izatez, osasun arazo gehienak tratatu daitezke terapia fisikoekin, jendea ahozabalik geratzen da emaitzekin. Onena, etortzea eta galdetzea.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*