Kardio-zirkulazio fisioterapia

 

Zaindu zure bihotza

Hona tratatu leikezen arazo guztietatik ezagunenak:

  • Taquicardia, bradicardia, palpitaziñuak…
  • Tentsiño arazuak (hipertentsiñua, hipotentsiñua)
  • Pericarditis, bihotzeko insufizientziak.
  • Bularreko estuasuna, esternoi atzeko miña (ezkerreko besora irradiatuta edo ez.)
  • Arnasa hartzian miñak, nekia.
  • Anomalia elektrokardiografikuak.
  • Sabel eta hankak puztuta edo zirkulaziño txarrakin.

Bihotzeko desoreka txikixak gaur konpondu…  bixarko arazo haundixak ekiditeko

Esternoi atzian ba da mediastino izeneko korapillo bat, korputzeko errai oso garrantzitsuen loturia: birikixak, bihotza, bronkixuak, esofagua, diafragmia, aorta… danak gune fibroso honetan lotuta dagoz.

Korapillo hau ligamento bereziz osatuta dago, fascia izenekuak; korputzeko beste ligamentuen modura, mediastinuak bere elastikotasuna galdu leike. Baiña kontuan hartu daigun gune fibroso honetan errai berezixak dagozela txertatuta (bihotza, batez be); horregaittik, mediastinoko blokeuen ondorixuak larrixak dira, eta bere sintomak nahikua espektakularrak.


Argazkiak.org | Anamnesis © cc-by-sa: txikillana

Bihotzeko tratamenduen teknikak

Helburua, mediastino inguruan lotuta dagozen erraixak berrorekatzia izaten da. Hasi aurretik baiña, azterketa sakon bat egittia izaten da lehelena. Zure egoerian diagnostiko ahal danik eta osotuena euki bihar dogu.

Bihotzan inguruko desoreken tratamendua eskuz egitten da, teknika funtzional, arnasa eta luzaketa sakonak konbinatuta. Ez da bape agresibua. Bere ondorixuak nahikua sakonak izaten dira, arlo fisiko nahiz emozionalian. Horregaittik saiuen artian tarte luziak laga bihar izaten doguz, korputzak guk eragindako aldaketetara ohitzeko denporia euki deixan.

Zure kaso partikularran azterketia besain garrantzitsua da korputzan anatomia, fisiologia eta patologixia ondo ezagutzia, horregaittik Unibertsitatian ikasittako fisioterapeutak bakarrik egin leikie. Esku artian dakagun arazuakin, ezin gara jolasian ibilli.

Arazo haundixa hasi baiño lehen,  konpondu

Bihotzeko arazo larrixak (infartuak, aneurismak…) allegau baiño lehen, abiso asko emoten dittuez. Gaztetandik hasten dira igartzen normalian: takikardiak, sopluak, antsiedadia, bularreko estuasuna…

Halakorik igartzen badozu, lehelengo eta behin ez estutu: ondiok ez dakazu ezer graberik. Hori bai: bihotzeko desorekatxo hori konpondu ezian, urtiak pasau ahala pizkaka-pizkaka hazten juango da eta azkenian bai izango dozuz  arazo larrixak izateko aukera asko.

Aurria hartuixozu arazuari beraz: sustraixak hasiera-hasieratik ebagi, eta lasai bizi.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*