“Kasu askotan anginak betirako desagertzen dira”

Lea-Artibai mailan aurkezpen gutxi behar badute ere, FisioLanTaldea gero eta ezagunagoa da erbestean ere. Horren arrazoia erabiltzen duten terapia fisiko sorta zabalarena izan daiteke, baita fisioterapia klasikoan ohizkoak ez diren arazoak tratatzea, besteak beste eztarriko amigdalak. Oier Gorosabel zuzendariarengana jo dugu argibide eske.
HITZA. Zer egiten duzue anginak kentzeko?
OIER GOROSABEL. Tratamenduaren oinarria besoetan egindako masaje erreflexua da, aspalditik ezaguna dena (sasimedikuek ere erabiltzen zuten). Osteopatia ikaskide batzuen artean masaje mota hori aztertu genuen eta, beste maniobra batzuekin hobetuta, sistema immunologikoa orokorrean aktibatzeko prozedura garatu genuen.
H. Eraginkorra al da?
O.G. Ehuneko ehunean ez, jakina, beste edozein terapia modura, baina halan be pozik gaude: paziente gehienak nabarmen hobetzen dira lehenengo saiotik, eta kasu askotan anginak betirako desagertzen dira.
H. Pazienteak ere pozik, beraz…
O.G. Ahoz ahokoak asko funtzionatzen du hemen eta, nahiz eta gehienak Gipuzkoa-Bizkaitik etortzen zaizkigun, gero eta gehiago dira aparteko lekuetatik datozenak: Kantabria, Errioxa, Erribera… Izan ere, operazioa ekidin daitekeela entzuten dutenean, jendeari ez dio ardura kotxea hartu eta edonora joatea. Kontuan hartu, gainera, kasu gehienetan behin etortzearekin nahikoa izaten dela.
Lea-Artibai eta Busturialdeko Hitza, 2012ko Zemendixan 13a.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*