Kinesiotaping (bendaje neuromuskularra)

    Kenzo Kasa Drea.

Japon eta Koreatik Euskalherrira

Europan jente famosuan eragiñez oiñ ezagutzen hasi bada be, kinesiotaping edo bendaje neuromuskularra oin dala 30 bat urte garatzen hasi zan Japonen eta Korean.

Kenzo Kasa doktorian ikerketen arabera, bendaje mota honekin muskuluari bere funtziñua betetzen laguntzen jako, osasuna hobetzeko eta mantendu ahal izateko. Eta muskuluen gaiñian eraginda, gorputzan osatze ahalmen orokorra aktibatu egitten da.

Bendaje bakarrak hamaika eragin

Materixal elastiko eta hipoalergenikua da, ezelako botikarik barik. Eragiñak:

  • Muskuluak hobeto egitten dabe bere biharra.
  • Azala tiratzen dau, tentsiñua komeni dan modura banatuta.
  • Berotasuna emoten dau, azpiko ehunen biokimikia eraldatuta.
  • Odolan zirkulaziñua hobetu egitten dau.
  • Drenaje linfatikua bultzatzen dau.
  • Min sentsaziñua gitxitzen dau.
  • Ligamentuak orekatzen dittu.

Osasun arazo askotarako baliogarrixa

Aittatutako arrazoiengaittik, bendaje neuromuskularrak arazo asko tratatzeko balio dabe:

  • Bizkarra: cervicalgiak, dorsalgiak, lumbalgiak, ciatica…
  • Ligamentuetako esgintziak, barrixak edo zaharrak.
  • Artikulaziñuak: sorbaldia, mokorra, ukondua, belauna, eskumuturra, orkatillia…
  • Haundittasunak.
  • Puntu mingarrixak, akutu nahiz kronikuak.
  • Emakumien hilleroko miñak.

    Kendu ta gero be, eragiñak segidu

    Bendaje neuromuskularran mesedia segiduan igartzen da, eta egun  batzu mantendu bihar izaten da soiñian.

    Halan be, bere eragiña kendu eta gero be mantentzen da.

    Deja un comentario.

    Tu dirección de correo no será publicada.


    *