Kostako bidetik

Maskarillekin ez bazara aklaratzen... urrindu! (Montajia: Goio Arana)

Maskarekin begibistako komunikaziño arazua dago. COVID-19 pandemiari aurre egitteko neurri garrantzitsuenetako bat izan arren, erabilpenari dagokixonez jentiak kristoren kakanahastia daka. Ixa egunero ikusten dot jentia maskaraz, behar ez dan lekuan; eta behar dan lekuan, ostera, maskara barik.

Hasteko, ezinbestekua da kontuan hartzia maskarak moltzo haundi bittan sailkatu leikiazela:

1. Zuk bestiak ez kutsatzekuak (kirurgikuak, adibidez).

2. Bestiak zu ez kutsatzekuak (iragazliak).

(bixen arteko aldia oso ondo adierazten da Murtziako Osasun Zerbitzuaren webgune honetan ; échale un vistazo, aacho!).

Halan be, kaletik jende bakarti asko ikusten dot maskara kirurgikuekin (goikua ulertu badozu, konturatuko zara ez dakala zentzurik). Eta atzo bertan, Ondarrutik Lekittora kostako bidetik nindoiala, Atxazpiraiñoko tartian 150 bat pertsona kontau nittuan, danok alde batetik (atako bandan) pasiuan, urruntze soziala mantendu barik, eta ixa iñor bez maskarilliakin: ez kirurgiko, ez filtrante, ez trapuzko. Gora Rioja!

Eskularruekin dagon kakanahastiak be komentatzia mereziko leuke. Hurrengo baten igual.

****

Egun berian, baiña, Lekittora allegatzen nenguala (Homo sapiensak merezi daben extintziño masibuari buruz hausnarrian), sorpresia. Herriko aldirixetan, 8 pertsonatako talde bat, arbola baten azpixan berbetan; zirkulo haundi bat eginda, seguridade distantzixia mantenduz; danak 14-15 bat urtetako neskak. Hain konfliktibuak ei dirazen nerabiak… eurak zentzuzkuenak!

Bai. Ondiok badago esperantzia.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*