KUTSAFEST. Kutsatze-eremu kontrolatua

Argazkia: Woodstock musika festibala (1969). Derek Redmond eta Paul Campbell, Creative Commons Attribution-Share Alike 3.0 Unported lizentziapean.

Justifikazioa: Covid-19 gaisotasunaren pandemiaren fase honetan, festazaleak kutsatze-foko garrantzitsu bezala identifikatu dira. Herri festa gehienak bertan behera geratu arren, zenbait jende multzo handik «sasifestak» ospatzen dituzte, askotan babes neurri egoki barik; bertan kutsatze masiboak gertatzen dira, eta honen ondorioz festazaleek birusa bere inguru sozialean barreiatzen dituzte, pandemiaren kontrola ia ezinezko bihurtuz.

Berriki hementxe adierazi dugun bezala, pertsona gazteen festazaletasuna egitate bat da, eta nekez lortuko dugu ezer debeku hutsekin. Hain zuzen ere, horixe da (debekua) Administrazioaren aldetik gure gizartearen sektore garrantzitsu honi ematen ari zaion erantzun bakarra. Eta gazte izan den edozein pertsonak daki zein den adin horretako pertsona askoren joera debekuen aurrean: arauak haustea.

Gauzak horrela, eta guri ez dagokigun arren -Abante.eus honetan fisioterapia da gure espezialitatea, ez injeniaritza soziala- larrialdi egoera honen aurrean dagoen irudimen faltari gure ekarpena egiteko beharra sentitzen dugu. Administrazioan ideia falta nabarmena dagoen honetan, lehen egin bezala, festazaleen kutsatze-fokoa bideratzeko proposamen bat plazaratu nahi dugu. Ideia eroa dela? Seguraski. Eskandalugarria? Agian. Baina orain ikusten ari garen anabasa eta noraez epidemiologikoa baino hobea dela iruditzen zaigu. Eta bestela, bota ditzala irakurleak ideia hobeak.

KUTSAFEST. Kutsatze-eremu kontrolatua

Helburua: gaixotasun berri baten aurrean (kasu honetan Covid-19) talde-immunizazioa bultzatzea, 18-25 urteko adineko pertsonen artean kutsadura kontrolatua eraginez.

Bitartekoak eta metodoak:

  • 1000 bat pertsonarendako pentsatutako barneratze-eremuak, musika festibal handien antolakuntzaren ereduan.
  • 18-25 urte arteko neska-mutilei irekiak.
  • Borondatezko ingresoa.
  • 3 asteko barneratzea; kanpoarekin harreman fisiko mugatua (paketeen sartu-irtena, bisitak…), harreman birtuala bermatua.
  • Errejimena: pentsio osoa.
  • 100 bat langile (administrazioa, zaindariak, zerbitzariak, garbitzaileak) DEFKON 4 babes mailarekin. Internatutako gazteek, berriz, ez dituzte Covid-19aren aurkako babesik erabiliko (maskarillak, gel hidroalkoholikoak, etc).
  • Zerbitzu amankomunak: aterpetxea, jantokiak, komunak, labandegia, liburutegia, ciberlekua, ikasgelak, lokutorioa, espazio partekatuak, antolakuntzaren harretagunea…
  • Ikasketa eta lan telematikoak burutzeko errekurtsoak.
  • Aisialdi aktibitateak: kontzertuak, diskoteka, kirolak, jolasak, piszina…
  • Sexu harremanetarako gela erreserbatuak, haurdunaldiaren eta sexu bidezko gaixotasunen prebentziorako baliabideekin. Sexu abusuak ekiditeko segurtasun neurriak.
  • Drogen kontsumoa (legalak zein ilegalak) kontrolatua: ez bultzatu, ez debekatu.
  • Neurri epidemiologikoak: ingresoarekin batera, Covid19 birusaren inokulazioa; festazaleen etengabeko superbisioa (X egunetik behin, sistematikoki; sarriago, sintomatikoetan); gaisotasunaren jarraipena (ikerketarako laginketak barne); tratamendu egokia, fasearen arabera; ospitalizazio eremura ateratzeko aukera, arrazoi medikoak baldin badaude.
  • Egonaldiaren amaiera: barneratutako festazale guztietan kutsatze-arriskua jeitsi dela frogatzen denean, etxera doaz eta hurrengo 1000 festazaleak sartzen dira.

1 Trackbacks & Pingbacks

  1. Ez gara hain zoruak! | Aixebe & Abante Fisioterapia

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*