Lehelengo pasiadia

Plazako zugaitzetako bedarrak, hille eta erdi ikutu barik.

Zer moduz umiekin pasiuan?

Lehelengo, behazun pixkat: ez zeguan umiak hille eta erdi atxilotuta mantendu beharrik; hau lehelengo egunetik egin zeikian. Jentiari pasiatzeko eta kirola egitteko baimenakin batera.

Eztena bota eta gero: oso ondo ibilli gara. Gaiñera, topau dogun jente guztia -umien lagun/gurasuak barne- oso portaera egokixan ikusi dot. Distantziak mantenduta, baiña adeitsu; alkar ikustiangaittik pozik; ordubeteko denporia errespetatzen; jende pillaketak sahiesten. Esango neuke umien berbaruak eta txilixuak aditziak be poza zabaldu dabela kalietan zihar. Kasu bakarraz jakin dot (eta ez guk ikusitta, whatsappez baiño) arauak ez dirazena errespetau: guraso bi ume bakarrakin, zibili-zabuluak erabiltzen. Jakin nahiko neuke arau-hauste proportziñua beste kolektibuetan zenbatekua dan.

Juan dan astietan nere herrikidiekin dezepziño itzala hartu dot (balkoi-poliziak, vivan las caenas, heldutasun falta autoonartua..). Baiña optimista amorratua naiz, eta ez dot ondiokan gizartiangan doten fedia guztiz galdu. Horregaittik, ez dot pentsau nahi Ondarrun egin dan hautua (herrixa sektoretan banatzia) beharrezkua danik, edo gitxiago nik neuk Lekittoko Udalari proposatutako kontzentrazio-esparru itxurako errejimena; ostera, jentiak erantzukizunez jokatuko dabela pentsau nahi dot. Segurtasun epidemiologiko neurrixak iñor ugaletik hartu bihar izan barik beteta.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*