Lekeitioko Udalaren erantzuna

Gaur, aprillan 2, juan dan astian egindako proposamen honi erantzuna jaso dot. Eskerrikasko Koldo.

“Lekeition, 2020ko apirilaren 2an

Kaixo Oier,

Gutun honen bidez, martxoaren 22an Lekeitioko Udalera bidali zenuen mezuari
erantzutera natorkizu.

Dakizunez, COVID-19ak sortutako larrialdi egoera honek, osasun publikoko arazo bat
ekarri du. Egoera hau, egunez egun aldatzen doa eta gaur egun jada komunitatean
transmititzen den pandemia izatera heldu da. Neurriak eta aginduak zorroztu egin dira
azken egunotan pandemia hau kontrolatu eta geldiarazteko asmoz. Zure idatzian diozun moduan, kalera irtetzeko salbuespenak daude, besteak beste, oinarrizko erosketak egiteko, medikamentuak erosteko, txakurra eta lohiak ateratzeko, etxetik irten ezin duen nagusiren bati laguntzen joateko… eta hauek ere baldintza batzuen barruan.

Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak, alarma-egoera deklaratzen duenak,
pertsonen zirkulazioaren askatasunaren mugen salbuespenak zeintzuk diren azaltzean,
beharrizan bereziak dituzten pertsonak kalera irten ahalko direla ere badio. Horretarako ez da inolako baimen berezirik eman behar, berez daukate eskubide hori eta. Beraz, udal edo herri batzuk “arautu” dutena, errege dekretu horretan jada aurre ikusten da.

Udalok ez daukagu eskumenik zuk diozun proposamena martxan jartzeko, are gutxiago
momentuz ikusita indarrean dauden agindu eta neurriak kontuan izanda. Hala ere, guk
ere espero dugu Belgikako Gobernuaren antzerakoak edo orain Italiakoak planteatu
dituen alternatibak aplikatu ahal izatea hemen ere, konfinamendua seguraski luzerako
izango baita.

Osasun egoera larri honetatik denon artean, denon arduraz eta erantzukizunez irtengo
garelakoan, eta aurretiaz zuri eskerrak emanez, agurtzen naiz.

Izp.: Koldo Goitia Markuerkiaga
Lekeitioko Udaleko alkatea”

1 Trackbacks & Pingbacks

  1. Lekeitioko Udalari eginiko proposamena | Aixebe & Abante Fisioterapia

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*