Lekeitioko Udalari eginiko proposamena

EGUNERAKETA 2020-IV-2: Koldo Goitia alkatian erantzuna hamen.

Martxoaren 21ean Lekeitioko Udalari proposamen bat bidali nion, konfinamendu-txapuza honetan kaltetuak izaten ari direnei kalera modu kontrolatuan irteteko aukera bat artikulatzeko  (cc Alkateari eta Ongintza departamentuari). Erantzunik ez dudanez jaso, testua hemen eskegiko dut; agian norbaiti interesatuko zaio, bere herrietan horrelako zerbait saiatzeko.


Kaixo, nere izena Oier Gorosabel Larrañaga da, eta fisioterapeuta naiz; Lekittoko ABANTE Fisioterapia Zentruko arduraduna.

Konfinamendu egoeria nahi baiño gehijago luzatuko dala ikusitta, eta COVID-19 pandemia egoera honen lehentasunak argi izanda (gaisotasunaren zabalkundia ekiditia, Osasun Sistemaren ahalmenari laguntzia, arrisku-populaziñoia babestia), eta konfinamendu agindua zalantzan jarri barik, isolamendu egoeriak ezkutuan iztendiharduan arazo baten barri emon nahi detsuet (lehelengo), hori konpontzeko proposamen tekniko bategaz (jarraijan).

ARAZUA

Dakizuenez, Espainia da Europan konfinamendu agindu zorrotzenak jaulki dittuan herrialdia Honek, halan be, praktikan kolektibo jakin batzuen konfinamendu totala baino ez dau ekarten (umiak, zaharrak, elbarrijak). Izan be, beste guztijok baimena daukogu kalera urteteko (denpora justuan, eta segurtasun arauak errespetauaz): biharrera juteko, erosketak egitteko, txakurrak pasiateko…

Konfinamendu totalian dagon kolektibo honek, barriz, ez dauko aukera hau. Ea honek osasun arazo larrijak ekarriko deutsoz laster, isolamenduan ondorijoz hain zuzen be: arazo psikiatrikuak, kardiobaskularrak, osteoporosisa… begi bistakuenak aittatziarren bakarrik.

Honen aurrian, eta epidemiologikoki arazorik ez dagonez (horregaittik izten jake beste herrittarrei urtetia biharrerako eta errekauetarako), pertsona hauei be urteteko aukeria emon behar jake. Modu kontrolatuan, eta segurtasun baldintzak zorrotz beteta, bistan da. Markina-Xemeingo Udalak aste honetan bertan arautu dau «ezintasunen bat euki eta etxean egon ezinik badagoz, baimen berezi bategaz eta baldintza jakin batzuk beteta urteteko aukera«. (Eguneraketa 2020-III-25: Ondarruk bardin).

Egoera honen aurrian, eta osasun profesional legez, Lekeitioko Udalari honako proposamena luzatu nahi dotsat.

PROPOSAMEN TEKNIKOA

Segurtasun epidemiologiko neurrijak zorrotz betez (beste herrittarrei eskatuten jaken neurri berberean), eta isolamendu osuan dagozen kolektibueri lehentasuna emonaz (elbarrijak, umiak, zaharrak), herrittar guztijari modu kontrolatuan urteteko aukeria emotia.

Proposamen hau gauzatzeko arau konkretuak:

  • Sainjak antolatzia: lehentasunan arabera (kolektibo ahulenak, eta sekulan urteten ez dabizenak lehenetsiz); kalien arabera; egoera epidemiologikuan arabera (arriskudunak / arrisku bakuak); bizitokijan metro karratu eta baldintzen arabera (terraza, jardin edo ortuak ez dakenak lehenetsi); ahalmen fisikuan arabera; txakurdunak… (garatzeko).
  • Urteteko eremuak zehaztia: hondartzia; Lumentxa; plazia; Abaroa parkia; Enperatrizan parkia… (garatzeko).
  • Urteteko denporak zehaztia: talde bakotxan premiñen arabera (garatzeko).
  • Talde bakotxian 20 pertsona asko jota; zaintzaille 2.
  • Menpekotasuna daukan pertsona bakotxa (umiak, zaharrak, elbarrijak) zaintzaille edo senide bategaz.
  • Antolaketian kontrola: polizia, udala, edo horretarako izendatuten dan pertsonaren bat. Osasun Autoritatearen menpe, eta euren onespenagaz.
  • Taldien kontrola: etxerik etxeko laguntza zerbitzura apunta dan jentia (ados badagoz); umien kasuan, gurasuak… (garatzeko). Zaintzaille hauek topateko arazorik ez da izango; kontrara, jentia urteteko edozein aitzakia billa dabil-eta.
  • Kontrola behar da: COVID-19 positibo emon dabenik ez egotia; distantziak mantendutia; ez dispertsatzia; berbetan ez geldittutia; ekipamentu publikuak ez ikutzia; urtetian eta sartzian desinfektatia… (garatzeko). Arauok errespetaten ez dabenari, isuna jarritta. Zorrotz.

Behar izan ezkero, proposamen hau garatzeko zein martxan jartzeko, nere burua eskaintzen dotsuet. Seguru nago Lekittoko beste fisioterapeutak be lagunduteko prest agertuko dirazela (gure lan asistentziala etenda dakagu, Elkargo Profesionalan aginduz), eta lan horretan lagundu leikien hezitzaile fisiko asko be ba dagoz.

Gerran, lehen lerroko frentia bezain inportantia da erretaguardia jagotia. Kontuan hartuko dozuelakuan,

 

3 Trackbacks & Pingbacks

  1. Lekeitioko Udalaren erantzuna | Aixebe & Abante Fisioterapia
  2. Lehelengo pasiadia | Aixebe & Abante Fisioterapia
  3. KUTSAFEST. Kutsatze-eremu kontrolatua | Aixebe & Abante Fisioterapia

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*