“Maite duzun pertsona horren osasuna hobetzea baino opari ederragorik ez dago”

  
Gurasuak bizitza osuan zaindu zaittue; oiñ zuk eurak zaintzeko sasoia da
 Gabonetan ohiturazkoa da opariak egitea; aukeratzea ez da hain erreza ostera, eta batzutan azken momenturarte ez dugu jakiten zer oparitu. Konpromezuzko edozer erosten ibili beharrean, FisioLanTaldekoak opari orijinal eta pertsonala egiteko aukera ematen digute gehien maite ditugun pertsonei.
G. Zer proposatzen diguzue Gabonetako opari moduan?
E. Gauza guztiz erabilgarria: zure lagun edo senideeri fisioterapia tratamendu pertsonalizatua. Maite duzun pertsona horren osasuna hobetzea baino opari ederragorik ez dago, are gehiago berak benetan behar duena ematen badiozu. Gogoratu FisioLanTaldean saio holistikoak egiteko aukera badugula, hau da, bizkarreko mina bai baina hortaz gain arnas aparatua, bihotza, mandibula eta gorputzeko beste atalak kontuan hartuta ere. Ez gara azalean geratzen, hobekuntza sakonaren bila goaz.
G. Nola egin dezaket opari bat FisioLanTaldean?
E. Gure zentroetan ba ditugu formulario batzu, eta hura betetzearekin nahikoa da. Oparia jasoko duenaren datuak eskatuko dizkizugu: izena, kontaktua, arazo bereziren bat duen… Zenbat saio oparitu nahi dizkiozun esan behar diguzu ere, eta azkenik zure datuak.
G. Zenbat balio du proposatzen duzuen opariak?
E. Kalitate altuko tratamendu batez berbetan ari gara, zure lagunaren neurrira eginda. Tratamenduaren arabera kobratzen dugu, eta beraz lana egin arte ezingo dizugu zehatz esan. Baina idea bat egin dezazun, saio batek 30-45 euro artean irten daiteke. 
 Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, 2008ko Abendua

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*