Negua mahuka-hutsik

Joxean Agirre, Eibarko Ikastolako beteranua.
Argazkia: Gara.
Gaur8 astekarirako elkarrizketatu nau Joxean Agirre kazetarixak (Eibarko ikastolako beteranua bera) Koldo Alduntzin, Alex Txikon, Josetxo Telletxea eta Joxe Mari Olasagasti morroskuekin batera.
Asko poztu nintzan reportajian planteamendua entzun nebanian. Izan be, termoregulaziñua nere gai kuttunenetako bat bada be, jente gitxi jabetzen da osasunan autogestiñuan dakan garrantzixaz. Osasun azalpen teorikuari adibide bizidunen lekukotasuna gehitzen jakonian, ostera, dibulgaziño efektua biderkatu egitten da, eta hortik nere poza. Gaiñera kirolari famosuak elkarrizketatu dittu, baiña jente normala bebai; hori garrantzitsua da.
Elkarrizketia egitteko Lekeitiora bertara etorri jatan Agirre. Marina tabernan egin genduan, bera, Tomax eta hirurok. Umia ondo portau zan, hori bai, argazkirako orduan ez zeban lurrian geldittu nahi eta hor dakazue.

  • AGIRRE, Joxean. Negua mahuka-hutsik. Gaur8 (Gara egunkariaren larunbateko euskarazko suplementoa). 2014-I-18.

1 Trackbacks & Pingbacks

  1. Nire termoerregulazio entrenamendua | Aixebe & Abante Fisioterapia

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*