Odoluzki edo hemorroidiak

David (Michelangelo Buonarroti). Irudixa: laculturaenlabatalla

Jente asko ta askon ixilpeko arazua

Hemorroidiak uste baino ugarixaguak diraz da gure artian. Halan be, lotsiangaittik-edo, askok ez deskue osagillioi ezer komentatzen. Baiña jakizue odoluzkixak ba dakela tratamendua. Medikuntza aldetik ezaguna da ukendu eta bestelako erremedixuen eragiña. Baiña botikarik nahi ez dabenak be, terapia fisikuak dittu hemorroidiak tratatzeko.

Esku-paper honetan, odoluzki arazuetarako fisioterapia tratamendua azaltzen dogu: prebentziñuan, osatze prozesuan nahiz operau ta gero be (arazua barriro ez agertzeko).

Tratamenduan parte bat kontsultan, bestia etxian

Hemorroidiak tratau eta  prebenitzeko, fisioterapeuten lehelengo biharra sabel eta bularreko presiñua orekatzia da, eta bigarren mailla baten sabelaldeko zirkulaziñua bultzatzia. Kontsultan egitten dogun biharra horretara zuzenduta dago.

Halan be, tratamenduan parte haundixa etxian egitteko modukua da. Zirkulaziñua normaltzeko eta presiñua orekatzeko ariketak, neurri prebentibuak, kontraste baiñuak… zure kontura egin ahal izango dozuz. Gaiñera zenbat eta gehixago lagundu etxian, orduan eta bizkorrago igarriko dozu hobekuntzia.

¿Zergaittik sortzen dira odoluzkixak? Arnasa hartzian, diafragmian kontrakziñuak presio negatibua sortzen dau bularrian, eta presiño positibua sabelaldian; arnasa botatzian alderantziz. Presiño joko honek eragin zuzena daka sabelaldeko zirkulaziñuan, eta hau desorekatzen danian errai dijestibuen biharra oztopatzen da, baitta heste amaieran dagozen zan eta arteria txikixak be.

Odoluzkixak errezago etortzen diraz beste faktore batzu gehittu ezkeriok: kaka egitteko ordutegi naturalak ez errespetatzia; gorotzak gogorregi egittia (elikaduria); grabedadian eragiña gehitzen daben egoerak (ordu askuan jarritta, haurdunaldixa, lodittasunakin…).

Ariketa hipopresibua. Argazkixa: Vital Space

Hemorroidien hiru fasiak

1- Presiño desegokixan lehenengo eragiña errai dijestibuak jasaten dabe. Háren zirkulaziñua oztopatuta dagon seiñale tipikuak: haiziak, dijestiño pisutsuak, idorrerixia…
2- Egoeria konpondu ezian, denboriakin bigarren fasera allegauko gara: heste amaieran barizak agertuko diraz. Hamen sintoma arruntena gorotzetako odola izango da.
3- Hirugarren fasian, sabelaldeko presiñuak erraixak kanpora bultzatuko dittu leku ahulenetatik: sabelak gora egingo dau esofagoko pasabidetik (hiato hernia); umetokixa perinetik behera egingo dau (prolapso uterino); eta jakiña, odoluzkixak ipurdiko zulotik urtengo dabe.

Disziplinarteko tratamendua

Kasu ariñetan, fisioterapixia nahikua da sabelaldeko zirkulaziñua bultzatzeko eta arnasa berrorekatzeko. Hemorroide larrixaguetan barriz, medikuan interbentziñua biharrezkua izango da botikak emoteko edo, kasu gaitzenetan, operaziño errez at egitteko Horren ostian barriro terapia fisikuan txandia etorriko da: izan be, arazuan jatorrixa ez ba da aldatzen odoluzkixak errez agertuko diraz barriro.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*