Orpo azpiko minaz radixuan

Irudixa: Bilbo Hiria.

Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Saiua entzutzeko, hamen.

Oinaren sostengua hiru puntu nagusik osatzen dute: behatz lodiaren basea (metatartso-falange artikulazioa, zehatzago esanda), behatz txikiaren basea eta orpoa. Hiru puntuok eraikin sendo baten habeak bezalakoak dira, eta oinaren egitura guztiak habe horien artean zabaltzen diren gangen gainean daude. Baina eliza gotikoen arkuak harri sendoen gainean bermatuta badaude ere, hezurrak ez dira nahikoa giza oinaren gangak eusteko. Logikoa da: eraikinak geldirik egoteko eginda daude, eta oinak, berriz, etengabe mugitzen ari dira, hezurren arteko posizioa etengabe egokituz. Lehenengo fasean, fisioterapia tratamendua sintomak arintzera bideratuta dago: handitutako zuntzak bere onera ekartzen saiatuko gara, hotzaren, ultrasoinuen edo hesgailu elastikoen bitartez, adibidez.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*