Osasunaren autogestioa

http://2.bp.blogspot.com/_stS4PhYIZpE/TO0pNL_tVpI/AAAAAAAAAAY/oozqqeePJj0/s1600/cuidate-compa.png 
Termino hau orain dela urte batzutatik da ezaguna Euskalherrian, batez ere Eneko Landaburu mediku higienistak egin duen dibulgazio lanari esker. Kontzeptu honek gizakiaren burujabetasuna eta askatasunarekin zerikusi handia du. Zuetako asko erabiliko duzue hitzetik hortzera “autodeterminazio” hitza. Normalean bera entzun eta herri baten pentsatzen dugu, bozketa edo erreferendumetan. Hala izan daiteke noski, baina esan dezagun pertsona bakoitza bere buruaren jabe bihurtu arte, nekez ahal izango duela ezer egin bere herria autodeterminatu dadin. Herri aske bat pertsona askez osatutakoa da; bestela ez da.
Bere arima bakean ez duenak bakearen alde egin ezingo duen bezala, askea ez den pertsonak ezingo du lagundu bere herriaren askatasuneranzko bidean. Eta pertsona bat burujabea izango bada, zati handi baten osasuna gestionatzen dakielako izango da.
Lehenik eta behin, jakin behar duzu norena den zure osasunaren ardura: ez da medikuarena, ez belagilearena, ez inolako terapeuta-guru miragarrirena… zure osasunaren ardura zeurea da bakarrik. Gaisotasun bat dagoenean zeu sendatzen zara, zeure inmunitate sistemak dira mikrobioak hilko dituztenak; guk, terapeutak, lagundu egin zaitzakegu bakarrik; baina sendatu, zeu egingo zara.
Askotan etortzen zaigu kontsultara jendea gauza ezinezkoak eskatzen: “Kokoteko mina eta anginak ditut sarri; asto baten modura egiten dut lana, kirolik batere, parrandara ilea bustita, zilborra bistan eta 20 zentimetrotako takoiekin ateratzea gustatzen zait; hala ere, sendatu nazazu”. Adibide honetako pertsonak hobe izango luke Lourdesera joatea mirari eske, guk ez baitugu denporarik alferrik galtzeko. Sendatzea nahi duenak bere gorputza ezagutzeko eta bizimodua aztertzeko prest egon behar du; norberendako kaltegarriak diren gauzak aurkitu eta aldatzeko. Guk, osasun profesionalok, lagundu egingo diogu sendabideak iradokitzen eta osatze prozesua arintzen; baina ibilbidea berak egin beharko du. Pilula, masaje edo terapia miragarririk ez zaitu sendatuko gaitzaren sustraia ez baduzu aurkitzen eta aldatzen.
Osasunaren autogestioa ez du esan nahi medikoengana sekula ez joatea. Hezur bat hausten badugu adibidez, behar-beharrezkoa izango dugu ospitalera joatea, eta ona da aukera hau izatea. Baina gure bizitzako aje gehienak txikiak izaten dira: bizkarreko minak, katarroak, infekzio txikiak… hauek gobernatzeko ezaguera minimo bat izan beharko genuke, gure amonak zuten bezala.
Artikulu motz honekin, gure helburua ezin da izan irakurleei osasun burujabetasunaren giltzak ematea, hau prozesu luze baten ondorioa izan behar baita: norbere korputzaren funtzionamendua ezagutu (obserbatu, irakurri), berez sendatzeko dituen baliabideak erabiltzen ikasi (sukarra, depurazioa…). Bide liluragarri horretan sakontzen hasteko abiapuntu ona duzue “Cuidate compa” liburua, goian aipatutako Eneko Landaburu Pitarque medikuarena. Azken finean, gure gorputz-gogoaren ahalmen ezkutuak baliatzen ikastea da kontua, gure osasunaren ardura inoren eskuetan utzi barik.
Eta hasierako puntuarekin lotuta, zenbat eta osasun arloan burujabeago izan, orduan eta gehiago erraztuko dugu gure herriaren autodeterminazioa. Osasuna eta askatasuna! 
 Xirika aldizkaria, 2007ko Lorailla

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*