Osteopatia

Kraneo eta sakruan arteko eragiña.

Gaur egunian hain modan dagoan osteopatixiari buruz jardungo dogu orainguan.

Osteopatia kontzeptua orain dala 80 bat urte sortua da, EEBBetako Still petrikilluan inguruan. Modu guztiz enpirikuan hasi ba zan be, gerora osteopatixiak Europar medikuntzako oinarri teorikuetara egokittu eta haren bittartez sakondu egingo zeban, gaur egungo mailla zientifiko altuko terapixia izan arte. Bai, izan be, modu nahikua eklektikuan Europako osasun kontzeptuetatik abixatu eta bestelako ezagupen «alternatibuak» integratu dittu, oso emaitza interesgarri eta eraginkorrakin.


ETIOPATÍA

Hasteko, esan biharko dogu «osteopatia» izena okerra dala. Modu xelebria hasteko, bai, baina gaixa kokatzeko ezinbestekua. Osteopatia «osteo» eta «pathos»etik eratorrittako berbia da etimologikoki, «hazurra» eta «gaixotasuna» kontzeptuetatik. Beraz, honekin aditzera emoten da, terapixa honekin, hazur edo artikulaziñuen arazuak tratatzen doguzela bakarrik: eta ez da holan, iñundik iñora.Konfusiñua haunditzen daben beste arrazoietako bat osteopatixiaren alde nabarmenena da; pazientiak gehixen inpresonatzen dittuazen manipulaziño vertebralak. Hazurren hotsa oso espektakularra danez, askorek uste dabe osteopatixia hori baino ez dala.

Izen egokixa «etiopatia» (gaitzen sustraixen tratamendua) izango litzake, eta hala esaten dabe terapixa honen teoriko nagusixak. Baina hainbeste urtian ziharko erabilpen desegokixaren ostian «osteopatia» terminua hain dago errotua gure artian ze, iñor ez da aldatzera ausartzen. Gu behintzat hori erabiltzen dogu eguneroko lanian, eta hamen be, gauzak errezte aldera osteopatia izena erabilliko dogu.

ARAUTUA EZ DAGO

Izenaren egokittasunaren gorabeherak azalduta, osteopatixia zer dan eta zelan erabiltzen dogun azaldu aurretik esan bihar dogu osteopata guztiak ez dirala bardiñak: errez ulertu leike sei hillabetian ikasittako profesional batek eta sei urtian ikasi daben beste batek ezin dittuezela gauzak bardin egin.

Bai, ze osteopatixia arauturik gabeko hezkuntzia da. Esan gura dot ez dagoala titulu ofizialik, estatuak edo Unibertsidadiak emondakuak. Eta honek arazuak ekartzen dittu; izan be, nik ezin dot jarri nere kontsultan «Oier Gorosabel, Medikua» medikuntzan Lizentziaturia ez daukatelako; eta hala egingo baneu, zipaiuak etorriko lejatakez atxilotzera, normala dan moduan. Era berian, zuk ezin dozu jarri «Kepa Sakolegi, Fisioterapeuta» zure pegoran, fisioterapixan Diplomaturia ez ba daukazu. Baiña zuk nasai asko ipini zeinke «Endika Galera, Osteopata» eta ez da ezer gertatzen; nahiz eta Graduadu Eskolarrik be ez izan. Arauturik gabeko hezkuntzia dalako.

Honekin esan gura dotena zera da, osteopata baten eskuetan jarri aurretik bere formakuntzia ondo aztertu biharko dogula, ikasketa eta esperientzixa egokixa daukazela sigurtatzeko. Manipulaziño arriskutsuak erabiltzen doguz osteopatixan; kontuz ez ba gabiz, aberixa itzala egin geinkixo oharkabian.

ESKALA ALDAKETA BAT

Osteopatixiak medikuntza eta fisioterapia konbentzionalakin daukan alde nagusixa eskalia da. Adibide grafiko batekin azalduko dot hau.

Trenbideko karrillak ekoizten dittuan fundiziñuan gagoz. Garrantzitsua da metalezko piezak kalibre justuarekin urtetzia, horren araberan izango da ta euren arteko enkaje egokixa, eta beraz trenaren segurtasuna. Horregaittik, kalidade kontrol zorrotza eruaten da karril guztiak 60 milimetroko zabaleria izan deixen. 2 milimetroko gorabeheria onartzen dabe tallarreko kalidade kontrolekuak; hori baino gehixagoko fallua badauka pieziak, txatarrara botako dabe.

Orain, teleskopio astronomikuak egitten diran tallarrian gagoz. Hamen, bere lupak eta torlojotxuak prezisiño maximoz egin bihar dira, eta milimikrei begira dabiz kalibratzeko orduan. ¿Milimetro bat? ¡Bufa! milimetro baten aldia izugarrixa da, teleskopixuak egitteko orduan.

Bestela, osteopatixia medikuntzaren oiñarri orokorrekin bat dator guztian, salbuespen bikin (hónetan, medikuntzia baiño aurreratuago doia): kraneo, sakro eta faszien tratamendua.

FASZIAK

Iñoiz ollasko bat garbittu badozue barrutik, konturatuko ziñazien barruko erraixa edo viscerak batuta dagozela. Bai, ollaskuaren tripak etaratzen doguzenian, batera datoz bihotza, gibela, birikixak etabar; ez dagoz banatuta. Era berian, muskuluak mintz ixa transparente batez estalitta dagoz, bata bestiakin lotzen dabena. Hsrrek dira fasziak (beste izenez aponeurosisak).

Gizakixaren korputzian be topau geinkez fasziak, jakiña. Ehun misteriotsua da, sakabanatuta korputz guztittik, eta izen desbardiñak hartzen dittuana korputz atal bakoitzian: toraxian pleura, sabel aldian peritoneo, medula espinalian meninge… Ointsurarte ez jako medikuntza maillan garrantzi haundirik emon, baiña ikerketak geruago eta gehixago dira, eta gaixotasunian fasziak dauken garrantzixa frogatuta dago onezkero. Izan be, fasziak ehun elastiko eta labangarrixak dira ondo badagoz, eta muskuluen arteko mobilidade ona sigurtatzen dabe. Bardin erraixen kasuetan.

Fasziak txarto dagozenian, barriz, muskulo edo erraixak lotuta geratzen dira eta ez dira ondo mobitzen; horretara, euren funtzionamendua galarazi egitten da eta miñak sortzen dira.

Korputzeko atal guztiak batzen dittuan masmaetxe moduko ehun honetan, bizitzan izandako kolpe edo orban guztiak gordetzen dira. Oraindiok ikertzen ari dan «memoria faszial» horretan, kolpe fisiko nahiz emozionalak bere markia lagatzen dabe, eta osasun arazo askon atzian egoten dira.

Faszia misteriotsu hónen azalpen txikixakin amaitzeko, esango dogu terapien mundu zabal eta aldakorrian gero eta gehixago hartzen dirala kontuan. Askondako sorginkerixak dira; izan be, faszien tratamendua oso leuna izaten da, eskua zabal-zabal jarri eta konzentraziño eta arnas ariketekin lagunduta… paziente asko lotan geratzen dira, eta kanpotik begiratuta gehixago emoten dogu hori (sorginkerixetan dabizen aztiak) terapeuta serixuak baiño.

Baiña… jentia osatu egitten da, eta horixe da inportantiena.

KRANEUA ETA SAKRUA

Faszien tratamenduakin batera, bizkar-hazurran punta bixen tratamenduak egitten dau berezixa osteopatixia beste terapia batzun aldian. Medikuntza konbentzionalak diño kraneoko hazurrak (occipital, temporal, parietal…) eta sakro hazurra ez dirala mobitzen, eta osteopatixiak baietz. Eta bixak dauke arrazoia.
Lehenago esandakua: medikuntza konbentzionala eta osteopatixia eskala desbardiñetan dabiz (gogoratu trenbideko karrillak eta torloju mikroskopikuak…) eta horregaittik batendako garrantzirik ez daukan mikro-mobimenduak, bestiendako oso esanguratsuak dira.

Kraneoko hazurrak eskala txiki baten mobitzen dirala frogatzeko, adibide errez bat. Ikuspegi konbentzionaletik begiratzen badogu, hagiñak ez dira mobitzen ¿ezta?. Baiña danok dakigu ortodontzia bat jartzian zer gertatzen dan: aste batzu eta gero, hagiñak mobidu egitten dira eta beste posiziño bat hartzen dabe. Eta konturatu zaittie: ez gabiz indar haundi-haundixa egitten, goma mehei eta torlojo txiki batzukin tirakada leun-leuna baiño.

Kraneoko hazurren kasuan be, antzerako gauzia gertatzen da. Euren artian puzzlian modura dagoz enkajatuta, tartian artikulaziño txiki batzu daukezela (suturak), mobimendu oso oso txikixak egitteko kapazak. Gaiñera, bittarte hórretatik zanak eta nerbixuak pasatzen dira kraneo barrutik kanpora edo alderantziz. Arrazoi desbardiñengaittik (kolpe bat, kontraktura muskularrak…) buruko hazurren arteko puzzle hau desorekatu egitten da eta suturen artetik pasatzen diran elementuak sufridu egitten dabe. Zan edo nerbio hónek txikixak dira, baiña garunak korputza gobernau deixen ezinbestekuak; fallo egin ezkero, ondorixuak nabarmenak izaten dira: buruko eta bizkarreko miñak, arazo dijestibuak, hormonen desorekak… adibide batzu emotiarren.
Sakruak be ba dauka bere mobimendu txiki -baiña garrantzitsuak-, eta kraneuakin lotura faszial sendua daukalako (lepazur barrutik doiazen meningien bittartez) bixak armonikoki mobitzen dira. Kraneo eta sakruan arteko mobimenduan orekia topatzia izango da gure helburuetako bat.

TRATATU LEIKIAZEN GAITZAK

Beste edozein terapixakin gertatzen dan modura, ikuspegi holistiko bat erabilli ezkero («etiopatia» edo «osteopatia», kasu honetan) esku terapixian ahalmenak biderkatu egitten dira. Fisioterapia konbentzionalian tratatu leikiazen gauza ezagun guztietaz gain (zantiratuak, tendinitisak, esgintziak…), beste arazo asko konpontzeko aukeria daukagu:

  • Bihotzerriak, hernia de hiato, haiziak, estreñimendua, colon irritable, sabeleko korapilluak, gibel eta vesicula arazuak…
  • Ortodontzietako buruko miñak, mandibula gabez estutzia…
  • Bihotzeko arritmiak, angina de pecho, infartuen errekuperaziñua, palpitaziñuak…
  • Odoluzkixak, hanketako edemak, barizak, hipertentsiñua, tentsiño bajua, oiñ eta esku hotzak…
  • Artritis reumatoidia, fibromialgixia, korputz osoko artikulaziñuetako miña…
  • Stressa, depresiñua, antsiedadia, neke kronikua, irritabilidadia, hiperaktibidadia…
  • Ginekologixia: hilleroko mingarrixak, txixa galtziak, fertilidade arazuak…
  • Cistitis, gultzurrunetako insufizientzia eta kalkuluak…
  • Migrañak, buruko min kronikuak, bertigoak, bistako arazuak (nekia, conjuntivitis, begixetako hipertentsiñua)…
  • Angiñak.
  • Otorrinolaringologixia: belarriko infekziñuak, zaratak, bejetaziñuak, afonixia, faringo-laringitisa, noduluak…


TRATAMENDUAK

Osteopatian erabiltzen dirazen teknikak asko dira, baiña jente gehixenak bat bakarrik ezagutzen dau: «thrust» edo manipulaziño vertebrala, biharbada espektakularrena dalako (krakada artikularrangaittik). Baiña manipulaziñuak osteopatixian parte txiki bat baiño ez dira, eta ez garrantzitsuena.
Gain-gaiñetik azalduko doguz teknika talde nagusiñak:

  • Teknika estrukturalak (lesiñuan kontra) eta funtzionalak (lesiñuan alde).
  • Teknika ritmikuak (luzaketak, bonbeuak, artikulatorixuak, tentsiño iraunkorrekuak, inhibiziñokuak, muskulo indarrekuak, errelajaziño miofaszialekuak…), ritmo bakuak (spray hotzekuak, teknika neuromuskularrak, Dejarnette) eta inpultsodunak (indirektuak, direktuak eta semidirektuak).

Horixe da dana. Probau gura dabena… busque, compare, ta… horixe.

Artikulu honen laburtutako bertsiñua (batuaz) izperringirako idatzi neban.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*