“Saio bakarrarekin nahikoa izaten da anginetako mina kentzeko”

 https://abante.eus/wp-content/uploads/2012/05/The_super_sized_tonsil-300x240.jpg

  Eguraldi aldaketarekin batera gorputzeko minak gehitzen dira, eta eztarriko infekzioak ere sarriago agertu. Gauza biak tratatzen dituzte FisioLanTaldekoek, eta Oier Gorosabel zuzendariarengana jo dugu argibide eske.
G. Nola eragiten digu eguraldiak hezurretan?
E. Batez ere presio atmosferiko eta hezetasun aldaketarengatik izaten da: giltzaduren eta aintzinako hausturen gainean eragiten dute eta hori nahikoa izaten da mina agertzeko. Ate zaharra bezela: neguan harrotu egiten da, eta ezin izaten da ondo itxi.
G. Zer egin daiteke hezurretako minak konpontzeko?
E. Tratamendu asko daude, eta geuk erabiltzen duguna terapia fisikoa da: inflamazioa, mina edota giharren gogortasuna botika barik tratatzen dugu. Mirakuluak ezin daitezke egin –batez ere artikulazioak oso hondatuta daudenean- baina egia da kasu gehienetan hobekuntza bat egoten dela, eta batzutan baita mina guztiz desagertu ere.
G. Anginak ere tratatzen dituzue?
E. Anginak eta begetazioak, bai: eztarri inguruan dauden lau amigdala linfatikoak. Jende askok inmunitate sistema ahula du, eta ezin izaten diote aurre egin mikroorganismoen erasoei. Masaje berezi bat eta osteopatia teknikak nahastuta defentsa sistemak indartzen ditugu.
G. Tratamendu luzea al da?
E. Batzutan inmunitate sistemak alpertuta daude eta tratamendua errepikatzeko premia egon daiteke, baina gehienetan pazienteak bizkor erantzuten dute eta saio bakarrarekin nahikoa izaten da anginetako mina kentzeko.
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, 2009ko Irailla

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*