Sinusitisari buruz, radixuan

Irudixa: Bilbo Hiria.

Bilbo Hiria irratiko “Ibaizabal” magazinian, Ane Zabalakin. Saiua entzutzeko, hamen.

Gaurkoan sinusitisaren gaitza izan dugu mintzagai Oier Gorosabelekin, betiko legez terapia fisikoaren ikuspegitik. Aurretik sinuei buruzko azalpenak eman dizkigu, sinuak, aurpegiko parte badira ere, nahikoa ezezagunak baitira. Sinuetan ez delako inolako prozesu fisiologiko ezagunik ematen; haien funtzioa estrukturala da batez ere. Sinua hezurraren egitura antolatzean gertatzen den berezitasuna da, zer edo zelan esateko. Sinuen funtzio nagusia, beraz, hutsik egotea da, egitura mantentzea hezurrak pisu gehiegi har ez dezan. Hala ere, zeharka, beste prozesu batzuetan ere sartzen dira sinuak: usaimenean, ahots modulazioan, arnasaren tenperaturaren eta hezetasunaren erregulazioan… Izan ere, sinuak arnasbideak inguratzen dituzten hezurretan kokatuta daude nagusiki, eta horrek garrantzi handia du sortzen diren arazoak ulertzerako orduan. Ikus dezagun zergatik.Arnasbideetan kanpoko haizea joan-etorrian dabil eten barik, eta harekin batera germen kutsakorrak, jakina. Sinuak arnasbideekin komunikatuta daude, eta, beraz, errez xamarra da germenotako batzuk haietaraino ailegatzea. Istorioaren amaiera ulerterraza da: sinuen estalgarri den mukosa kutsatzen da, infekzioa garatzen da eta kroniko bihurtzen da, sinuen odoleztatze eskasari esker. fisioterapeutok egiten duten tratamenduaren muina, helburu nagusia sinuen inguruko zirkulazio eskasa bultzatu eta hobetzea baita, gure defentsei bertarainoko bidea erraztuta. Lan horretarako esku terapia erabiltzen dugu nagusiki.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*