Surrakin berba egitten daben umiak

Adenoides,  amígdalas faríngeas, vegetacionesBegetaziñuak operau barik konpontzeko aukeria

¿Zueneko umiak zurrungara haundixak egitten dittu gabaz? ¿Surrakin egitten dau berba? ¿Anginak izaten dittu sarrittan? ¿Parto gatxa izan zeban?

Seguraski, sistema inmunitarixua ahula daka eta kraneoko hazurrak pizkat desorekatuta.

FisioLanTaldean, esku hutsekin tratatzen dogu hau guzti hau. Eta askotan nahikua izaten da begetaziño arazua konpontzeko, botikarik hartzeka eta operau barik.

Begetaziñuak kentzeko esku-terapia

Begetaziñuen tratamendu farmakologiko eta kirurgikua ez da bakarra: guk esku-terapixiakin tratatzen doguz. 

Tratamenduak oiñarri bi dittu: batetik,azaleko gune erreflexuetan maniobratzen dogu inmunidade sistemak indartzeko. Bestetik, osteopatia kraneala erabillitta ahosabaixan lekua egitten dogu, arnasa hobeto hartzeko.

Milagruak egittia eziñezkua dan arren, emaitzak pozgarrixak izaten dira gehixenetan.

Begetaziñuak: umian hazkunde egokirako oztopua

Eztarrixan atzekaldian, kanpanillia baiño goratxuago ezkutatuta, faringeko amigdala linfatikua dago. Umetzaruan, inmunidade sistemian garapenakin organo hau harrotu eta ahosabaixa estutzen dau. Kasu batzutan, berez txikixa dan ahosabaixa estuagua izan leike: esate baterako, jaiotza instrumental edo traumatikuen ondorixoz buruko hazurrak desorekatuta daken umietan. Halan, amigdala honek surzilluen haizebidia oztopatzen dau eta umiak begetazio adenoide arazuakin hasten dira:

  • Ahua beti zabalik.
  •  Surrakin egitten dabe berba.
  • Txarto egitten dabe lo, eta zurrungara haundixekin.
  • Arpegiko hazurren garapenian arazuak izan leikez.
  • Eskolan konzentraziño arazuak.
https://abante.eus/wp-content/uploads/2012/05/facies-20adenoidea-287x300.jpg
Facies adenoidea. Argazkixa: pedettaortodonzia

Inmunidade sistemen papera

Begetaziñuak eragitten dittuan faringeko amigdalaz aparte, ba dira beste hiru be: ahosabaiko bixak (anginak) eta mihiñ atzekua. Laurak osatzen dabe Waldeyerren uztaixa: sur eta ahotik sartzen dirazen mikroorganismo kaltegarrixengandik babesten gaittuan inmunidade sistema nagusixa.

Bejetaziñuen tratamendu kirurgikuan faringeko amigdalia kentzen da. Baten faltan beste hirurak geratzen jakuz, baiña halan be gure defentsak ahuldu egitten dira, eta infekziñuak errezago hartu geinkez ordutik aurrera. Horregaittik, osagille guztiok ados gagoz: ahal dala, amigdalak bere lekuan mantentzia da onena.

FisioLanTaldean proposatzen detsugun terapia hau, operau baiño lehenagoko, aukera bat izan leike. Egizu aprobia.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*