Tiroideseko arazuen gaiñian

(Artikulu hau beste honen bertsiño luzia da)

Batzutan pentsatzen juat, batez be izperringiko artikuluen gaiñian ¿noiz esango deste “basta”, aspertu dirala nere osasun matrakiakin? edo ¿noiz arte izango juat etorrixa? Izan be, ondiokan gehixenetan ideia hartu eta testua tirada bakarrian idazten juat, gogoz, eta ondo pasatzen dot kasu klinikuak azaltzen, edo liburuetan informaziñua billatzen… gaiñera estudixatziak berak efektu pizgarrixa jaukak nere eguneroko biharrian, ideak emoten jestaz… jakiña dok ezer erakutsi edo azaldu biharrak aurretik ikasteko premiñia sortzen dabela, eta hori duda barik oso mesedegarrixa izaten dok profesionalki.

Etorrixana zerangaittik esaten juat: iñoiz osasunan gaiñian idazteko idea edo gogo barik topauko banintza, ez neukela jarraittu nahi. Baiña graziak irakorle eta pazientiei: hárek egindako komentarixuei esker lortzen dittudaz-eta, bai idea interesgarrixak eta baitta estimulua be. Norbere aholkuei jaramon egitten detsela ikustiak baiño gauza pizgarrixagorik etxagok-eta osagille batendako.

Halan etorri dok idazki hau be: tiroides alperreko lagun bat, pazientia aldi berian, eta hari egindako tratamendua hobetu nahixak ekarri jestan gai honetan sakontzeko gogua. Neuriak neretako gordeta, hurrengo endokrinologia eta fisiopatologia oharrak batez be pazientiei zuzendutakuak dittuk. Norbere gaixotasuna hobeto ulertziak haren sendabidetik hurrago ipintzen gaittu-eta.

Artikulu honen %95ª Arthur Clifton Guyton jaunan “Tratado de Fisiología Médica” liburuzarretik etarata jagok, 1991an Luis Such Belenguermaisu gogoangarrixak gomendau zeskuanetik beti aldian eruan dotena.

sistemaendocrino002
Irudixa: www.profesorenlinea.cl

Endokrinologia orokorra

Gorputzeko funtziñuak gobernatzeko kontrol sistema nagusi bi erabiltzen dira: sistema nerbiosua eta sistema endokrinua (edo hormonala). Bixak alkarrekin errelaziño estuan dabiz.

 Gorputzeko funtziño metaboliko gehixenak hormonen bendian dagoz; hortaz gain zelula barruko funtziño kimikuak, zelulian barru eta kanpokaldian arteko sustantzia-trafikua, hazkundia, guruiñ edo glandulen sekreziñua… sistema endokrinuan eraginpian dagoz. Hormona batzu segiduan egitten dabe efektua eta beste batzu, barriz, ordu asko bihar izaten dabe. Efektu horren iraupena be asko aldatzen da hormona batetik bestera: batzun eragiña momentuan hasi eta amaittu leike; eta beste batzunak, ostera, urtiak iraun.

 Hormonak guruiñetan ekoizten dira. Guruiñ endokrino nagusixak hónek diraz: hipofisisa (garunian), gultzurrungaiñeko guruiñak, tiroidesa, paratiroidesa, aria edo pankreasa, obariua, barrabilla eta plazentia (haurdunetan). Guruiñ gehixenak hormona klase bat baiño gehixago ekoizten dabe, oso funtziño desbardindunak: hazkundia, ernaltze-ugaltze-edoskitze fasien koordinaziñua glukosian maillian kudeaketia, gultzurrunetako iragazixa… Baitta guri gaur interesatzen jakuna be: metabolismuan pizkunde orokorra.

https://abante.eus/wp-content/uploads/2012/08/mollejas-al-vino-blanco-300x224.jpg
Tiroidesak ardau zurixakin; gozo-gozuak eta yodo askokin.

Tiroidesa, metabolismuan pizgarrixa

Tiroides guruiñak eragin nagusi bi dakaz: batetik, korputzeko ixa zelula guztietako metabolismua (bertan gertatzen dirazen reakziño kimikuak) bultzatzen dittu; bestetik, plasman flotian dabillen kaltziua hartu eta hazurretara daroia. Guk gaur lehelengo efektua azalduko dogu.

Tiroidesak hormona metaboliko bi ekoizten dittu: tiroxina (beste izenez T4) eta triyodotironina (T3). Guruiñian bertan eukitzen dittu gordeta, bihar danian odolera askatzeko. Halan be, efektua ez da momentuan gertatzen: orduak edo astiak pasau leikez hormonia isurtzen danetik bere eragiña gertatu arte. Eta horretxegaittik be, tratamenduen erantzunak denpora askora igartzen dira.

Tiroxina hormonian eragin nagusixa korputzeko ixa zelula guztien metabolismua piztia da (salbuespen batzukin: garuna, retinia, baria, barrabilla eta birikixa). Efekto pizgarri hau indartsua da: zelulen errendimendua bikoiztera allegau leike. Hau forma askotan igarriko da, korputz atalan arabera: elikagai energetikuen transformaziñua bizkortzen da; proteina anabolismua (sintesisa) edo katabolismua (suntsiketia) gehittu leike, segun eta ze kasutan; hazkunde prozesua bizkortzen da; garunan aktibidadia be gehitzen da… Hau guztiau tiroidesan eragiñez gertatzen dala jakiñekua bada be, gaur egunian ez dogu ezagutzen eragin honen mekanismo zihetza.

Jerarquía
Irudixa: definicion.de

Hipofisisa eta hipotalamua: nagusixa eta nagusixan nagusixa

Lehen aittatu dogun modura, tiroidesan modura beste guruiñ asko dagoz korputz osuan zihar, bakotxa bere hormonak ekoizten. Eta ¿ze ibiltzen dira, bakotxa bere airera? Ez. Guruiñ guztien artian, ba dago nagusi bat: hipofisisa.

 Bere papela hobeto ulertzeko, esan daigun hipofisisak txistua jotzen dabenian, beste guruin guztiak dantzan jartzen dirala: sistema endokrinoko organo gehixenak (eta beraz, gorputz osua) hipofisisan aginduetara dagoz. Garbantzu baten tamañoko guruin honetan hormona asko ekoizten dira, euretako zortzi oso garrantzitsuak; hórrek zortzixon artian dago TSH (hormona tiroide-estimulantia).

Baiña nagusixak be nagusixa daka. Hipofisisa ez da autonomua: garunan aginduz funtzionatzen dau. Zihetzago esanda, hipotalamo izeneko gune batek gobernatzen dau hipofisisa. Hipotalamuak nerbio sistema osotik datorren informaziñua jaso eta prozesatzen dau; esate baterako miña nunbaitten dakagunian, triste bagabiz, edo pozik, edo usain bat somatzen badogu, edo gure odolian uran, elektrolituen edo beste edozerren konzentraziñua aldatzen danian… horren guztien informaziñua hipotalamoraiñok aillegatzen da, eta hipofisisan hormona-ekoizpena horren arabera moldatzen da, bere bittartez organismo osuan eraginda.

Testuinguru honetan egitten dau tiroidesak bere biharra. Prezisiño haundikua: korputzeko aktibidade metabolikua egokixa izan bihar dalako, ez gehixegi eta ez gitxiegi. Horretarako, hamen deskribau doguzen egittura guztiak bere papela egokiro bete bihar dau, azkenian tiroidesak hormona kantidade justua eten bako jarixuan ekoizteko.


Irudixa: La nueva química

Yoduan papela

Hipotiroidismua daken pertsonak ondo dakixe arazuari aurre egitteko elementu kimiko honen premiñia dakela. Baiña Osasun Erakundiak harutzago doiaz, eta euren gomendixuen ondorioz sukaldian erabiltzeko ekoizten dan gatza yoduakin etortzen da normalian. Honen arrazoia prebentibua da, gaur eguneko gizartian dietan yodo gitxiegi hartzen dalako eta honek, ointxe ikusiko dogun modura, tiroideseko arazuak izateko aukerak gehitzen dittualako.

Oiñ arte azaldutakuakin, aginte-katia argi geratu da: goixan garuna (hipotalamua), gero hipofisisa, gero tiroidesa eta azkenik gorputz guztiko zelulak. Jerarkixia klaru dago, baiña… ¿zelan transmititzen dira aginduak aginte-postu batetik bestera? Mezulari papel hau hormonak betetzen dabe. Hipotalamuak TRH hormonia bialtzen dau hipofisisera; honek TSH hormonia askatzen dau, tiroideseraiñok aillegatzen dana; eta bere eragiñez tiroidesak tiroxina eta triyodotironina hormonak zabaltzen dittu korputz osuan zihar.

Lehenago esan dogun moduan, tiroxina eta triyodotironina tiroidesian gordeta egoten dira, askatzeko agindua etorri arte: baiña gorde ahal izateko lehelengo ekoitzi egin bihar dira, eta horretarako proteinak eta yodua bihar dira lehengai modura, eta reakziño kimiko egokixak gertatzeko enzimak, tartian yodasa izenekua.

Tiroidesan patologixak eta tratamendua

Tiroidesan inguruan dagon joko hormonala ezagututa, gitxi gora behera imajinau leike zer gertatzen dan aurretik deskribautako prezisiñozko mekanismuorrek fallo egitten dabenian. Arazuak mota bikuak izan leikez: hormona larregi ekoiztiangaittik (hipertiroidismua) edo gitxiegi (hipotiroidismua).


Kontuz hipokondriakuak. Irudixa: Taringa

Hipertiroidismua

Bere jatorrixa ez da argixa, baiña itxura guztien arabera gehixenetan prozesu autoinmune batekin lotuta egoten da. Hau da: arrazoiren batengaittik, korputzak tiroideseko zelulak onartu ez eta globulina antigorputzekin erasotzen dittu. Hónek antigorputzok TSH hormonian antz haundixa dake eta bere eragiña ordezkatzen dabe, tiroidesa hormona gehixago ekoiztera bultzatuta.

Hipertiroidismuan ezaugarrixak: tiroides guruinan haundittasuna, exoftalmia (begixak urtenda), berua aguantau eziña, izardi asko, pixua galtzia (inoiz 45 kg arte), beherakua, ahulezixia, urdurittasuna, insomniua, eskuetako dardaria.

Tratamendu medikua extirpaziño kirurgikua izaten da, edo bestela yodo radiaktibua sartuz zelula ekoizliak suntsitzia. Fisioterapia aldetik barriz erreflexoterapixia erabiltzen dogu. Eskuekin allegatzeko modukuak ez dirazen organuak (sistema endokrinua adibidez) tratatzeko baliabide interesgarrixa da hau, eta helburua tiroidesan hiperaktibidadia jaistia izaten da.

Hipotiroidismua

Kasu honetan be tiroideseko zelulak autoinmunidadian biktimak izan leikez, aldrebeseko efektuakin baiña: estimulau biharrian, zelula ekoizliak suntsittuta. Beste arrazoi batzu yodo faltia (elikaduria) edo yodua transformatzeko enzimekin arazuak izaten dira.

Hipotiroidismuan ezaugarrixak: tiroides guruiña inflamauta edo hipertrofikua (ez da bardiña), logura haundixa, gorputz eta buruko alperguria, bihotz-taupaden maiztasun eta indarran jaitsieria, odol kantidadia gitxitzia, pixua irabaztia, edema orokorra (likidoz “puztuta” egotia), idorrerixia, trofismo arazuak (uliak gitxi hazi, azal legorra…), aterosklerosisa eta arteriosklerosisa (hau be ez da bardiña).

Tratamendu medikua falta dan hormonia emotian oiñarritzen da. Hormonian eragiñak asko irauten dau (hillabete inguru), beraz, nahikua erreza da tiroides guruiña martxan mantentzia dosis txikixekin eta tratamendu farmakologikua nahikua izaten da pazientian egoeria normaltzeko. Fisioterapia aldetik, barriz, tratamendua estimulaziñora zuzenduta egoten da, hau da, tiroidesa hormonia ekoiztera bultzatzera. Horretarako erreflexoterapixia erabiltzen dogu bebai, aginte-kate osuan eraginda (hipotalamua, hipofisisa, tiroidesa bera).

Beste edozein tratamenduan legez, kaso honetan be tiroidesan arazuan sustraixa tratatzia izango da onena, sintometan geratu barik; halan be, zenbat eta sistemia konplejuago, orduan eta gatxagua izaten da sustrai hori topatzia. Eta, ikusi dozuen modura, sistema endokrinua sinple-sinplia ez da.

Reflexoterapia. Irudixa: Mandelrot

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*