«Total, hillian pizkat gehixago ordainduta, pisua neuria»

 Hau «aberatsak giñanian» idatzittako testu bat da. Ez dot listuana egingo (jakitun askok iragarri zeben hau berau), baiña krisisan kolpe gogorra hartu ostian, hotzikaratxua emoten dau 2007ko profezia morokua irakortziak…
  • ¡Miña emoten zabiz!.
  • Horretarako nabil sakatzen ba, miña kentzeko.
  • Kirol pizkat egittia komeniko lejatzuke. Biharrian tentsiño asko akumulatzen dozuz, eta eskape bat emon bihar detzezu…
  • ¡Ez daukat denporarik!
  • … baiña ez badozu tentsiñuok askatzen beti etorri biharko zara tarteka hona.
  • Hori be etxata komeni, diruz ez nabil oso ondo ta.
  • Horretxeitxik: topauko bazendu egunian zihar tarte bat eguneroko arduretaz deskonektatzeko, asko lagunduko letzuke. Pentsau: egun bittik behin ordubete (¡ez da asko!) zure gustuko aktibidaden bat egitteko: kirola, edo ortuan ibilli, edo pasiau, edo yoga, edo… ¡edozer! Kontua da tarteka zure buruari atseden pizkat emotia, egunero akumulatzen dozuzen hórrek tentsiñuoi eskape bat emoteko modu bat…
  • ¡Bai! Esatia errez, baiña… ¿nok topau tarte bat? Hipotekia ordaintzeko gizona eta bixok gabiz biharrian, eta gero umien gastuak ordaindu, eta eskolara billa juan, eta gero etxeko biharrak, eta… ¡ez daukat astirik!
  • ¿Orduan astian behin etorriko zara kontsultara tratamendura?
  • ¡Ez, hori bez! Osatuko nozu zuk ¿eh?
  • Ezin dot.
  • ¿Ulertu dozu lehen esan detzutena?
  • Zure bizimoduakin jarraittu ezkeriok, ez ba dozu tarte bat hartzen deskonektatzeko, deskantsatzeko, rekargatzeko, nik ezin dot ezer egin. Ezin zaittut osatu. Tratamendura zatozenian, pauso bat aurrera emoten dogu baiña gero beste pauso bat atzera emoten dozu…

Gero eta gehixagotan topatzen gara egoera honetan gure lantokixan. Piso bat erosteko enbajadan sartutako gaztiak dira. “¡Total! hillian pizka bat gehixago ordaindu eta pisua zuretako” sindromian biktimak dira. Bankuak ondo koipeztatzen dabe ikubilla, jentia pisua alokatzetik erosterako pausua emoteko animatzen, eta merkatu inmobiliarixuan esku kupidagabiak heltzen detzenian, ¡zast! fist-fucking ipurdiko zulotik, barru-barruraiñok. Masmaetxian harrapatuta, astuen moruan biharrian jardun bihar izaten dabe zorrak ordaintzeko, euren osasunaz ahaztuta. Uste eze betiko jasan ahal izango dabela erritmo zoro hori, euren korputz eta goguan makiñiak ez dabela biharko ez mantenimendurik, ez pieza errepuestorik, ez parada teknikorik…

Ilusiño bat da. Engañatu egin zaittue, hipoteka-bezeruok. Gero eta pertsona gehixago daukaguz hondatuta kontsultan, motibo doble batengaittik orruka: minangaittik, eta lanera ez juatian ezingo detzelako aurre egin zorrei. Datozen urtietako hondamendixa ikustekua izango da.

“¡Total! hillian pizka bat gehixago ordaindu eta pisua zuretako” sindromian biktimak dira.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*