Udako kolaboraziñuak Faktorian (Euskadi Irratia)


 

Oihane Yustos eta Iban Garate, irratsaiuan gidarixak.

72014ko uztailla eta abuztuan zihar, Euskadi Irratiko “Faktoria” saiuan jardun dot kolaboratzaille modura. Aktualidade gaixen artian, astero fisioterapiari buruzko gairen bat ikutzen saiatu naiz, beti be goizeko magaziñak bihar daben estilo ariñian. Hamen dakazuez saio guztiak entzuteko moduan. Eta hauxe gaixen laburpena:
2014-IX-2
Oporretako usaiñak (eguzkittako kremak, bedarra, erretxiña, masustak…), koloriak (hondar eguardiko zurixkak…) eta umetako pertsonak (aittitta Demetrion hatzazkol horixa…); Elorrixoko Txintxirri haurreskolako bioeraikin barrixa Antxon UK Naturako arkitektuari elkarrizketia; oporretako atsedena urte osorako zabatzeko proposamena.
2014-VIII-26
Merkel eta Rajoyen telefono mobillen sintonixak (martxa militarrak + Village People); Markina-Xemeingo mural antinuklearraz (Juanjo Txurruka alkatiari elkarrizketiakin); negu osuan bañua hartzen daben zoro hórretako bat bihurtzeko gonbidapena.
2014-VIII-19
Queen taldian musikiakin hasitta, etxekoandre bigotedunok pozik; erretzaille estetikoki sentsualak, baiña odorifikoki “cortapedikoak”; hondarrera eguardixan juatian eskizofrenia (moreno jarri nahi, baiña protektorez kokoteraiño); eta Ondarruko graffiti polemikuen harira, Oihane Agirregoitia Bilboko zinegotzixakin desadostasuna.
2014-VIII-12
Robin Williamsen ereduan harira (63 urte optimismuari eusten!), azpitituluak euskeraz ipintziari buruz jarduteko aprobetxau dogu, bide batez, autoestimu ikasgai batzu aittatu doguz, entzuliak gure paziente batzuen adibidia jarraitzeko animauaz (zapatuan Gaur8 astekarixan argitaratuko doten artikuluan aurrerapena).
2014-VIII-5
Michael Jacksonen harira (¡!!), ume txikixak koskortzian atzian lagatakuei agur esatiaz (eta estrangulatzeko goguaz), Anje Duhaldek girotutako melodramatic moment eta guzti. Gero, EAE-ko Fisioterapeuten Elkargoak emondako zenbait aholkuri buruz azalpenak.
2014-VII-29
Atun usaiña arrantzale herrixetan, #etxekoandros sukalde-pote kontuekin. Bilboko eskola batzuetan eskola jantoki batzu behartsuei zabaldu dabela eta, Eider Jauregi zinegotzixari elkarrizketia eta jantoki sozial zibillen aldeko aldarrixa. Termoregulaziñuan kontura aholku batzu Oihane hozkirrixari eta Iban “calorías”ari; amaitzeko Arritxu Iribarrek solisombrekin ahozabalik laga gaittu 😉
2014-VII-22
Eibar.org blog komunidadiak bete daben 10garren urteurrenari buruz barriketan, munduko dominaziñua eta harreman-desbirtualizatze-zapuztailliak barne.   Aiert Arieta-Araunabeñak egunkarixa atzetik aurrera irakortzen: Shanghaiko okelen eskandalua eta “ustela” kontzeptuan erlatibotasuna. Bihargiñen bajak atxiloketak ez dirala azaldu dogu, eta bide batez lanmenpekotasuna, zerrendak egittia, azpititulatzia… kontrolau biharreko joera obsesibuak dirazela.
2014-VII-15
“Hitzokei” jokuan kontura, Markos Gimeno eta Codesyntaxekuen “Tribual” aittatzen; Aiert Arieta-Araunabeñak egunkarixa atzetik aurrera irakortzen, famosillo kazarixen kontura; haize korrientia eta izardixan siniskeria. Muletillen gaiñian kontrol gehixago mantendu juat, baiña politikoki oso zuzenak ez dirazen baieztapen batzu egin dittudaz, jentian intelijentzian kontura.
2014-VII-8
Festa sobredosisaz purrustadaka; Lur Olaizolakin Donostia Cup foball txapelketiaz; gauza zaharrak begi barrixekin ikustiaz (foballa maitatzen ikastia); dijestiño etenari buruzko leiendak desmontatzen; Aitzol Barandiaranekin izperrringia atzekoz aurrera irakortzen: 1896ko ogibittartekua elizako organuan; antxiñako ogixa bai ona; Ben Sansumek, 1940 hamarkadan bizitzia aukeratu daben inglesa; ze hamarkadatan bizitzia gustauko litxakigun.
2014-VII-1
Gracie Hagenen argazkixen harira, postura egokixen garrantzixa; “roaminga” laster desagertuko dala eta, Euskalteleko Koldo Unanueri elkarrizketia; eta Riesendingeko speleo istripuan ostian, haitzuluen itxitura desegokixak.

Deja un comentario.

Tu dirección de correo no será publicada.


*